Matxin Zalba
Matxin Zalba (Iruñea, 1390 – 1447), izen ofizialez Martin Sanchez Zalbakoa, eta berak sinatua Machin de Çalva, Nafarroako Erresumako goi-funtzionari eta notarioa izan zen, euskarazko testu luze arkaikoaren egiletzat hartzen da, Matxin Zalbaren gutunaren egilea izanik.
Matxin Zalba | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Iruñea, 1390 |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | 1446 (55/56 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | nafar erromantzea euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | goi-funtzionarioa eta notarioa |
Biografia
aldatuMarxin Zalba merkatari familia batean jaio zen[1]. 1407rako finantza-jasole lanetan aritu zen. 1413an erregearen notario eta Gorte Nagusiko eta Comptos Ganberako notario izendatu zuten. Urte berean, Karlos III.a erregearen aberastasunaren arduradun izendatu zuten.
Funtzio horiek betetzen zituelarik izan zuen gutun-trukea beste goi-funtzionari batekin, Martin San Martinekin, eta 1416. urteko dokumentu hori gorde izanak egin du ezagun 20. mendean.
Erregearen zerbitzuan aritu zen 1446 inguruan hil zen arte.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Reguero Ugarte, Urtzi. (2017). Goi-nafarrera arkaiko eta zaharra: azterketa eta testuak. , 61-65 or. (Noiz kontsultatua: 2020-12-07).