Matilda (1996ko filma)
Matilda, 1996ko Danny DeVito estatubatuar zinema zuzendari eta aktoreak zuzendu eta antzeztutako fantasiazko komedia film bat da. Roald Dahl galestar idazlearen izenburu berdineko eleberrian oinarritua dago. DeVitoz gain, Rhea Perlman, Embeth Davidtz, Pam Ferris eta Mara Wilson aktoreek antzeztu zuten.
Jatorria | |
---|---|
Argitaratze-data | 1996 |
Jatorrizko izenburua | Matilda |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | Eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | fantasiazko filma, haurrentzako filma, film komikoa, film dramatikoa eta eleberri batean oinarritutako filma |
Iraupena | 94 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | Matilda |
Grabazio lekua(k) | Long Beach eta Kalifornia |
| |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Danny DeVito |
Gidoigilea(k) |
Nicholas Kazan Robin Swicord (en) ![]() |
Antzezlea(k) | |
Embeth Davidtz Pam Ferris (Agatha Trunchbull (en) ![]() Mara Wilson (en) ![]() ![]() Danny DeVito Brian Levinson (en) ![]() Jimmy Karz Paul Reubens Jon Lovitz Tracey Walter R. D. Robb Simon Jones (en) ![]() Jean Speegle Howard | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea |
Stacey Sher Roald Dahl |
Konpainia ekoizlea |
Jersey Films (en) ![]() |
Edizioa |
Lynzee Klingman (en) ![]() |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | David Newman |
Argazki-zuzendaria | Stefan Czapsky |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Kalifornia |
Argumentu nagusia | familia disfuntzionala eta telekinesia |
Kanpo estekak | |
Zinema estekak
|
ArgumentuaAldatu
Mathilda Wormwood (Mara Wilson) neskato oso buruargia da, baina bere guraso (Danny DeVito eta Rhea Perlman) eta anai (Brian Levinson) arduragabeei ez zaie batere axolarik. 6 urterekin, gurasoek Matilda ikastetxe batera bidaliko dute. Bertako zuzendaria den eta iraganean Olinpiar Jokoetako txapelduna izandako Trunchbull andereino (Pam Ferris) zapaltzaile eta tiranikoari ere ez dio Matildaren dohaiei jaramonik egingo. Lasterrera, Matildaren adimenak ahalmen misteriotsu bat garatuko du. Ahalmen hori telekinesia da, eta hartaz baliatuz zuzendaria ikastetxetik behin betiko kanporatzeko egitasmo bati ekingo dio.
AktoreakAldatu
- Mara Wilson: Matilda Wormwood
- Alissa eta Amanda Graham, Trevor eta James Gallagher: Matilda – jaioberria
- Kayla eta Kelsey Fredericks: Matilda – 9 hilabeteko haurtxoa
- Amanda eta Caitlin Fein: Matilda – 1-3 urte artean
- Sara Magdalin: Matilda – 4 urteko neskatoa
- Danny DeVito: Harry Wormwood
- Rhea Perlman: Zinnia Wormwood
- Embeth Davidtz: Jennifer Honey andereinoa
- Amanda eta Kristyn Summers: Honey andereinoa – 2 urterekin
- Phoebe Pearl: Honey andereinoa – 5 urteko neskatoa
- Pam Ferris: Trunchbull andereinoa
- Brian Levinson: Michael Wormwood
- Nicholas Cox: Michael – 6 urteko mutikoa
- Paul Reubens: Bob, FBIko agentea
- Tracey Walter: Bill, FBIko agentea
- Kiami Davael: Lavender
- Jacqueline Steiger: Amanda Thripp
- Kira Spencer Hesser: Hortensia
- Jimmy Karz: Bruce Bogtrotter
- Jean Speegle Howard: Phelps andereinoa
- Marion Dugan: Cookie
- Emily Eby: Maggie
Kanpo estekakAldatu
- Matilda filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)