Zelula mastoideoak handitzea, otitis akutua ekar dezakeena
Mastoiditisa[1]mastoide apofisiari erasaten dion hantura da. Gehienetan erdiko otitis batek eragiten du eta ohikoagoa da umeengan. Antibiotikoak agertu aurretik, mastoiditisa haurren heriotzaren arrazoi nagusietako bat zen, baina, gaur egun, nahiko gaixotasun urria da, eta ez da hain arriskutsua.