Massachusetts Institute of Technology
(«Massachusettseko Teknologia Institutu» orritik birbideratua)
Massachusettseko Teknologia Institutua —ingelesez, MIT edo Massachusetts Institute of Technology— ikerketa unibertsitate pribatu bat da, Ameriketako Estatu Batuetako Cambrigde hirian dagoena, Massachusetts estatuan.
MITek sei fakultate eta unibertsitate eskola ditu, guztira 32 sail dituztenak. Zientzia eta teknologia ikerketetan nabarmentzen da unibertsitatea. Estatu Batuetako irakaskuntza eta ikerketako gune nagusietako bat da, batez ere ingeniaritzaren eta ekonomiaren arloan; izan ere, mundu osoko zientzia eta ingeniaritza arloko unibertsitaterik hoberenetariko bat dela jotzen da. Nobel saria irabazi dutenetako askok han ikasi dute edo han dihardute irakasle.
Kanpo estekakAldatu
Artikulu hau hezkuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |