Maryse Goudreau

argazkilari kanadarra

Maryse Goudreau (Campbellton, New Brunswick, 1980) argazkilaria eta artista da.[1] Pointe-à-la-Croixen bizi da, Gaspésie–Îles-de-la-Madeleine eskualdean (Quebec).[1]

Maryse Goudreau

Bizitza
JaiotzaCampbellton (en) Itzuli, 1980 (43/44 urte)
Herrialdea Kanada
Hezkuntza
HeziketaConcordia University (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakargazkilaria eta artista
Jasotako sariak

marysegoudreau.com
Facebook: m.goudreau Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Concordia Unibertsitatean lizentziatuta, Maryse Goudreauren praktika artistikoa garatu du argazkigintza, arte-liburua, bideoa, eskultura, soinu-instalazioak eta performance adierazpideetan.[2][3]

Lan ibilbidea aldatu

Hamar bat urtez lan egin zuen Ristigouche Batailaren Museo Nazionalean, eta horrek historian jakintsu egin zuen.[4]

2016an, Maryse Goudreauk tanke bat aurkitu zuen, eta aurkikuntza horren inguruan performance artistiko bat proposatzea erabaki: “Escuminaceko tankearen lehen eta azken jaialdia”.[4][5]

2016an, halaber, Histoire sociale du béluga argitaratu zuen artistak, aldi berean antzerki-lan bat eta artista-liburu bat irudikatzen dituena. 2020an, La Conquête du béluga argitaratu zuen artistak. Bertan, Kanadako Komunen Ganberak 1876 eta 2019 artean belugari buruz egindako eztabaiden transkripzioak biltzen ditu. Belugaren inguruko lilura hori bere ikuspegian sartzen da 2012tik.

Museoak eta bildumak aldatu

  • Musée des beaux-arts de Montréal[6]
  • Musée régional de Rimouski
  • Musée d’art contemporain de Baie-Saint-Paul
  • Collection Prêt d'œuvres d'art (CPOA) Musée national des beaux-arts du Québec[7]
  • Musée de la Gaspésie
  • Collection de la Ville de Montréal

Erakusketak eta zabalkundeak aldatu

  • 2020: ekologiaren ikuspegiei buruzko erakusketa kolektiboa, Montrealgo Arte Ederren Museoa[6]
  • 2020: Quebeceko egungo arte-azoka[8]
  • 2019: Speculating futures erakusketa, Veneziako Biurtekoa
  • 2019: “Dans le ventre de la baleine” (Balearen sabelean) murgiltze-hotsaren esperientzia[1], Percéidesen Jaialdia[9]
  • 2014: argazkigintzaren merkatuari buruzko mahai-inguru batean parte hartu zuen, Bertrand Carrièrekin eta Diapositive volatile et autres troubles erakusketa, argazkigintzaren nazioarteko topaketak Gaspésien[10][11][12]

Sariak aldatu

Argitalpenak aldatu

  • Maryse Goudreau, La Conquête du beluga, livre d’artiste, Les Éditions Escuminac, 2020.
  • Maryse Goudreau, Histoire sociale du béluga, livre d’artiste, Les Éditions Escuminac, 2016
  • Guy Sioui Durand, L’art politique, Nouvelles ruses et anarchie, Manif d’art – Québeceko biurtekoa, Résistance – Et puis, nous avons construit de nouvelles formes, 2014
  • Pablo Rodriguez, Guy Sioui Durand, Adrienne Luce, Michel Campeau, L’appel Maryse Goudreau,  SAGAMIE Édition d’art, 2012

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu