Mary Fields

AEBn esklabo jaiotako 1. postaria afroamerikarra

Mary Fields, ezagunagoa 'Diligentzia (Stagecoach Mary)' ezizenez (Hickman konderria, Tennessee, Estatu Batuak, 1832Great Falls, Montana, AEB, 1914ko abenduaren 5a) esklabo jaiotako estatubatuar posta-banatzailea izan zen, lan horretan jardun zuen lehen emakume afroestatubatuarra, eta Estatu Batuetako Posta Zerbitzurako lan egin zuen bigarrena.[1][2][3][4][5]

Mary Fields

Bizitza
JaiotzaHickman konderria (Tennessee), 1832
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoaafro-amerikarra
HeriotzaGreat Falls (Montana)1914ko abenduaren 5a (81/82 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: gibel-gaixotasuna
Jarduerak
Jarduerakpostaria

Bizitza

aldatu

Mary Fields 1832 inguruan jaio zen. 1,80 metro luze zen eta 90 kg inguruko pisua zuen. Puruak erretzea gustatzen zitzaion, pistola bat eramaten zuen amantalaren azpian, eta whisky pitxer bat alboan.[2] Esklabo jaio zen, umezurtz hazi zen, ez zuen hezkuntzarik izan, ez zen inoiz ezkondu, eta ez zuen seme-alabarik izan. Lanegun bakar bat ez galtzeagatik ezaguna, eta 5 minutu baino gutxiagoan sei zaldi kateatu zitzakeela esaten da.[6]

 
Mary Fields eskuinean. St Peters Missioa. Cascade Montanatik hurbil,1884. Hemen, Ursulineko moja batzuk irudikatzen dira, amerikar bertako haur/ikasle batzuekin. Fields 1885ean misiora etorri zena Ursulinetako bat zaintzera. 1894ra arte egon zen misioan.

Mary Fields bere talentu eta indarrari esker bizi izan zen. Ohioko iparraldera bidaiatu zuen, Toledon finkatu zen eta komentu katoliko batean lan egin zuen, non Ama Amadeusekin lotura estua izan zuen. Handik denbora batera, mojak Montanara joan ziren, eta Mariak Ama Amadeusen osasun txarraren berri izan zuenean, haiekin bizitzera joan zen.

Behin edo behin mojak babestu zituen errebolberrarekin zuen abileziaz, pistolero ona zen eta. Kafetegi bat ireki zuen, baina bere bihotz handiak hondamendira eraman zuen negozioa, irabaziak goseak zeuden pertsonak elikatzen gastatzen zituelako. Horrela, 1895ean, Cascade konderrian posta-banatzaile gisa lan egiten zuen lanpostu bat aurkitu zuen. Berak eta Moises izeneko mandoak "Diligentzia" ("Stagecoach") ezizena irabazi zuten, kartak beti entregatzeagatik, euria edo elurra gorabehera. Bere hilobia gurutze soil batekin markatuta dago.

Literaturan

aldatu

"Una carta desde las grandes cascadas" Pierdomenico Baccalarioren gazteentzako eleberriko protagonista da.[7] Eleberri horren arabera, Maryk moja bat sendatu zuen, Amadeus ama, Coca-Colaren formularen aurrekoak izan ziren belar batzuekin, Pemberton doktorearengandik lortu zituenak, Cascade konderrirako bidaia trenean harekin topo egin zuen eta.

Erreferentziak

aldatu
  1. Shirley, Gayle C. (2011) More Than Petticoats: Remarkable Montana Women, 2nd Ed. Globe Pequot Press: Guilford, Conn. p.5 ISBN 978-0-7627-6692-5
  2. a b Alter, Judy (1999). Extraordinary Women of the American West. Children's Press, pp. 55-57
  3. Drewry, Jennifer M.. (March–April 1999). Mary Fields a pioneer in Cascade’s past. Cascade Montana Community Website.
  4. (Ingelesez) «Mary Fields | Biography & Facts | Britannica» www.britannica.com 2024-05-09 (Noiz kontsultatua: 2024-06-30).
  5. (Ingelesez) «Meet Stagecoach Mary, the Daring Black Pioneer Who Protected Wild West Stagecoaches» HISTORY 2023-08-11 (Noiz kontsultatua: 2024-06-30).
  6. (Ingelesez) WHM. (2014-04-08). «The Life and Legend of Mary Fields» Montana Women's History (Noiz kontsultatua: 2024-06-30).
  7. Madrid: SM, 2002 ISBN 84-348-8835-1

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu