Mary (elefantea, Tennessee)

Mary (1916ko irailaren 13an hila Erwinen, Tennessee, AEB ; Mighty Mary goitizenaz ere ezaguna) bost tonako Asiako elefante eme bat zen. Erwin herrien urkatuta hil zuten, bezperan esperientziarik gabeko langile bat hil ondoren elefanteak.

Mary (elefantea, Tennessee)

Bizitza
Jaiotza1894
HeriotzaErwin (en) Itzuli1916ko irailaren 13a (21/22 urte)
Heriotza moduaheriotza zigorra: urkatzea
Jarduerak
Jarduerakzirkuko artista
Pisua5±1 short ton, 4,536 tona
Altuera141±1 hazbete, 3,58 metro

Bizitza eta heriotza

aldatu

Ez da ezer ezagutzen Maryren jatorriari buruz. Sparks World Famous Shows zirkuko elefante gisa agertu zen. Bere heriotzaren inguruabarrengatik egin zen ezaguna.

1916ko irailaren 11, Tennesseeko Kingsporten zela zirkua, bertako hoteleko langile bat, Red Eldridge, kontratatu zuten elefanteen zaintzaile izateko. Biharamunean, prestakuntzarik gabe, Eldridgek enkargua jaso zuen ureztaleku batera eramateko Mary, eta ondo ezagutzen ez den intzidentean elefanteak lurrera bota zuen langilea eta burua zapaldu zion, bertan hilez.

Herriko bizilagunek "Hil elefantea!" oihukatuz lintxamendu saiakerari ekin zioten, baina sheriffak eragotzi zuen hori, elefantea zirkuaren jabetza zen bitartean. Charlie Sparks zirkuko zuzendariak kasuak eragin zezakeen finantza porrotarri aurre egitea erabaki zuen Mary publikoki exekutatzeko proposatzea.

1916ko irailaren 1ean, Mary trenez eraman zuten Erwin herrira. Ikusleen begien aurrean eta geltokian bertan (2.500 pertsona, bertako ume gehienak barne) Mary lepotik urkatu zuten merkantzia-bagoi batean muntatutako garabi industrial bat erabiliz. Lehenengo saiakerak porrot egin zuen katea apurtu eta Mary lurrera erori zenean, aldaka hautsiz. Animalia urkatzeko bigarren saiakera arrakastatsua izan zen. Ondoren, trenbidearen ondoan lurperatu zuten gorpua.

Ondorengoak

aldatu

Istorioaren benetakotasuna eta exekuzioren argazki bat ere zalantzan jarri izan dute, baina lekukotasun gehigarriek baieztatu dute gertatu zena.

Kasua XX. mendean AEBetan animalien tratu txarren adibide gisa sarri aipatua izan da, elefanteak protagonista izan dituzten beste kasu batzuekin batera: 1885ean tren-makina baten aurka talka eginez hil zen Jumbo zirkoko elefantea edo 1903an elektrokutatu zuten Topsyren kasua.

Kanpo estekak

aldatu