Martirien Mausoleoa (Polloe)
Martirien Mausoleoa Donostiako Polloeko hilerrian frankistek altxatu zuten eraikina da. Mausoleoan, Aranzadi Zientzia Elkartearen arabera, 36ko gerran hildako hainbat militar frankistaz gain (euren izen-abizenak dituzten hilobiak daude han), gutxienez hamazazpi miliziano antifaxista daudela, hamazazpi gorpu horiek identifikatu baitzituzten. Ordea, mausoleoan beste 70-80 gorpu daude identifikatu gabe, eta litekeena da gorpu horiek ere errepublikanoenak izatea. 1936ko uztailaren 22tik 25era bitartean hil ziren guztiak, matxinatuek Donostiako hiriburua militarki okupatu aurreko borroketan.
Martirien Mausoleoa (Polloe) | |
---|---|
Kokapena | |
2022ko maiatzean, Oroimen historikoaren Legea betez, mausoleoko plaka frankista kendu zuten. Han testu hau irakurtzen zen: "A la memoria de los asesinados por defender sus ideales, de Dios y España. Una oración por sus almas”.[1]
Urte bereko irailean, frankistek Donostia hartu zutenetik 86 urte bete zirenean, iragarri zuten gunearen esanahia aldatuko zutela: Eusko Jaurlaritzak, Gogora Institutuaren bidez, hamazazpi miliziano horien izenak izango dituen plaka bat jarriko duela; udalak, bere aldetik, eskultura bat jarriko du.[2] HB Bilduk, bestetik monumentua eraistea eskatu zuen, “ikur frankista bat delako”.[3] Miliziano horiek ideologia desberdinetakoak ziren: sozialistak, anarkistak, komunistak.
Erreferentziak
aldatu- ↑ https://www.donostia.eus/home.nsf/0/DCF2888AA7AE49B9C125884D003E79AD?OpenDocument&idioma=eus&id=A513328
- ↑ https://irutxulo.hitza.eus/2022/09/22/polloeko-mausoleoan-identifikatu-gabe-dauden-gorpuak-identifikatzeko-ikerketa-egingo-dute/
- ↑ https://irutxulo.hitza.eus/2022/09/22/polloeko-mausoleo-frankista-eraisteko-eskatu-du-eh-bilduk/