Martin Pérez Uranzu

militar gipuzkoarra XVI. mendekoa

Martin Pérez Uranzu (gaztelaniaz: Martín de Pérez de Uranzu), baita ere Martin Errenteria Uranzu, Matxin Uzanzu eta Matxin de Renteria, Errenterian jaiotako itsas militarra izan zen, Karlos V.aren armadan.

Martin Pérez Uranzu
Bizitza
JaiotzaErrenteria
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaXVI. mendea
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmilitarra

Biografia aldatu

Iranzu edo Uranzutarren familia aberatsekoa izan zen, Irungo (Gipuzkoa) oinetxetik etorria. Bere garaiko kapitainik ospetsuenetako bat izan zen, Matxin Errenteria ezizenez ezaguna bere jaioterriari erreferentzia eginez, egungo Errenteriari. 1500 inguruan ezkondu zen Maria Martínez de Acordarekin. Bost seme-alaba izan zituzten: Joan, Gregorio, Martin, Jeronimo eta Estefania.

Uranzuk bere balentria nagusiak Bizargorri anaia (Oruç Reis eta Hayreddin Bizargorria) pirata mitikoen aurka izan zituen aurrez aurre izan ziren. Topaketa horietan zorte desberdina izan zuen baina beti agerian geratu zen Uranzuren ausardia. 1515ean, Bizargorrik nagusienak, Oruchek, Bugia setiatu zuen. Ramon de Carrozek goarnizio eskasarekin defendatzen zuen plaza. Uranzu, garai hartan Aljerren zegoen, laguntza-deira joan zen, bost ontzi bere kargura zituela. Bere gizonak lehorreratu eta setiatzaileen albo bati eraso zion. Bere banderak eta artilleria hartu zituen, eta azkenean setioa altxatu zuten. Bugiako alkaideak Martinen ausardiaz kontatzen zuen ezen, den bezain saiatua izateagatik, aurrealdean jartzen zela eta, batzuetan, ez zela lagun askorekin egiten. 1516an, zauriez ia osatu gabe, Aljerko haitzako espainiar gotorlekuan setiatuei laguntzera joan zen. 1521 eta 1523 artean Hondarribiko setiatzaile frantsesak jazarri zituen.

1526an, Alacanteko eta Eivissako kostaldeen artean bakarrik nabigatzen ari zela, gertatu zen ospe handiena eman zion gertaera. Egun batean, Bizargorriko armada txiki batek (Hayreddin Bizargorriarena) harrapatu zuen, hemazortzi bat ontziz osatua. Errenteria egun oso batez defendatu zen, eta, nahiz eta itsaslapurrek itsasontzia txikitu zuten, azkenean uko egin zion erasoari, eta Penintsulara itzuli ahal izan zen.

1527an, bere semeak, Juan Pérez Iranzuk, S. Blancharten baroiaren ontzi korsarioa harrapatu zuen Siziliaren aurrean. Urtebete geroago, aitak Juan Florin korsario frantziarra eta bi ontzi atxilotu zituen San Bizente lurmuturraren parean. 1534an, Karlos V.ak itsas-armada bateko kapitain jeneral izendatu zuen, Mediterraneoko kostaldea piratetatik defenda zezan.[1] Alborango batailan aurkitu zuen heriotza, 1540an (bertsio batzuen arabera, 1539ko abuztuaren 7an Castelnovon Bizargorriko ostatuen aurka borrokatzen ari zela preso hartu zuten eta burua moztu zioten).

Karlos V.ak arma ugari eman zizkion leinuaren jatorrizko armarria apaintzeko, guztiak ere bere gerra-arrakastaren oroigarri.[2] [3]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu