Martin Oiartzabal (hargina)
- Artikulu hau XVI. mendeko harginari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Martin Oiartzabal (argipena)».
Martin Oiartzabal XVI. mendeko gipuzkoar hargina izan zen, dirudienez Nafarroako Allo herrian finkatua. Petri Oiartzabal Nafarroako Gorteko eskribaua izan zuen seme.
Martin Oiartzabal (hargina) | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | ? |
Herrialdea | Gipuzkoa |
Heriotza | 1545 ( urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa eta hargina |
Espainiarrek Nafarroa konkistatu ondoren, bizkaitar, gipuzkoar eta arabar ugarik hartu zuten Nafarroako bidea, han bizimodua ateratzeko.[1] Martinek, bere lanbideko hainbestek bezala, berdin egin zuen. Behin hara zela, Larraga, Berbintzana, Mendigorria eta Leringo ureztaketa sistemak diseinatu zituen, baita Gares, Elizagorria, Iratxe, Mendabia eta Alloko elizak ere.[1] Nafarroako horietako herri batean geratu zen bizitzen.
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b (Gaztelaniaz) Monteano Sorbet, Peio J.. (2017). El iceberg Navarro. Arre, Navarra: Pamiela, 184 or. ISBN 978-84-7681-991-3..