Martin Azpilkueta ''Zaharra''

Martin Azpilkueta Jauregizar, haren anaia gaztetik bereizteko ezizenez Zaharra edo Nagusia deitua, Nafarroako Errege Kontseiluko kidea eta kanonista izan zen. Zuzenbidean lizentziatua zen. Tolosa Okzitanian irakasle lan egin bide zuen eta liburutegi bikain bat zuen.1524ko nafar leialisten barkamen partzialen ondoren, Karlos V.a enperadoreak agaramontar hau Errege Kontseilura sustatu zuen, baina Azpilkuetak ez zuen onartu postua, artean Salamancako Unibertsitatean zela.[1]

Martin Azpilkueta ''Zaharra''
Bizitza
Herrialdea Nafarroako Erresuma
Familia
Anai-arrebak
Jarduerak
Jardueraklegelaria

1525ean, ordea, Errege Kontseiluan zen, beharbada haren leialtasuna probapean jartzeko, Joan Nabarrico auzian (1525-1526). Joan Nabarricori, Azpilkuetaren beraren familiari bezala, Nafarroako Erresumako berezko erregearen alde aritzea eta Hondarribiko setioan egon izana ere leporatu zitzaion, baita gainera Bortuez bi aldeen artean zaldien salerosketan aritzea ere.[1]

Erreferentziak aldatu

  1. a b (Gaztelaniaz) Jimeno, Roldan. (2011). «Martín de Azpilcueta el Mayor, el Consejo Real y el proceso contra Juan Navarro, defensor de la causa de los Albret en la conquista de Navarra» Príncipe de Viana. Gobierno de Navarra, 553-564 or. ISSN 0032-8472..