Marshyangdi

Nepalgo ibaia

Marshyangdi ibaia (nepaleraz मर्स्याङ्दी, marśyāṅdī) Nepalgo mendialdeko ibai bat da, 150 kilometrotako luzera duena[1].

Marshyangdi
Datu orokorrak
Motaibai
Luzera150 km
Geografia
Map
Koordenatuak27°30′46″N 84°20′00″E / 27.512908°N 84.333233°E / 27.512908; 84.333233
Estatu itsasgabe Nepal
Province of NepalGandaki Province
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera3.850 km²
Arro hidrografikoaGanges Basin (en) Itzuli
Bokalea
()
Trishuli River (en) Itzuli

Ibilbidea

aldatu

Khangsar Khola eta Jharsang Khola mendi ibaiak elkartzerakoan sortzen da Annapurna mendilerroaren ipar-mendebaldean 3.600 metrotara, Manang herrixkaren parean. Ekialderantz jotzen du Manang eta Lamjung barrutietan barrena eta Mugling ondoan Trishuli ibaiarekin egiten du bat.

Turismoa

aldatu

Annapurnaren zirkuituaren hasierak Marshyangdi ibaiaren harana jarraitzen du[2].

Azpiegiturak

aldatu

Hiru estazio hidroelektriko daude ibaiaren ibilbidean[3].

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) «Marshyangdi River Rafting 4 Days» Trekking in Himalaya | Best Adventure Travel & Tours Company (Noiz kontsultatua: 2024-04-20).
  2. (Gaztelaniaz) travesiapirenaica. «Annapurna Circuit» www.travesiapirenaica.com (Noiz kontsultatua: 2024-04-20).
  3. (Ingelesez) «Marsyangdi River hydroelectric plant» Global Energy Monitor (Noiz kontsultatua: 2024-04-20).

Kanpo estekak

aldatu