68°29′10.80″N 22°17′16.32″E / 68.4863333°N 22.2878667°E / 68.4863333; 22.2878667

Markkina (iparraldeko samieraz: Márkan) Enontekiö udalerri finlandiarrean dagoen herrixka bat da. Natura basatiaren erdian dagoenez, oso zaila da bertara iristea eta, ondorioz, antzinean izan zituen ospe eta nagusitasun osoak galdu egin ditu azken mendeotan.

Markkinaren jatorriari buruz samitarren herrixka garrantzitsuenetarikoa izan zela dakigu; izan ere, hildako landare zein animaliek denbora asko behar izaten dute deskonposatzeko, eta hori dela eta, mantenugai gutxi izan ohi du lurzoruak. Honenbestez, elur-oreinak neguan, Ozeano Artikoaren kostaldera (Norvegiara) eraman behar izaten zituzten samitarrek eta bide luze horretan merkatu-herri bezala ezarri zen Markkina ibilbidearen erdian. Bere izenak, Markkinat, finlandieraz merkatu esan nahi du.

Kristautasuna XVI. mendean Suediako Erresumaren eraginaren ondorioz hedatzen hasi zenean, Enontekiöko lehen elizak eraikitzen hasi ziren. Lurraldearen zabalera zela eta, eliza asko eraiki behar izan zituzten eskualdean erlijioa egonkortzeko; Markkinakoa izan zen lehena, bere kokaleku estrategikoagatik 1611.urtean. Honela, eliza bertan eraiki zuten samitar sinesgabeei "egiazko bidea" erakustearren.

Hala ere, XX. mendean herrixkaren gainbehera heldu zen. Laponiako Gerran jasandako suntsiketatik ez zuen burua altxatzea lortu eta inguruko herrixkek jasandako zerbitzuen eraberritzeak, herrixkako biztanleria Hetta eta Kaaresuvanto bezalako herrietara joatea eragin zuen.

Gaur egun, herrixka txiki bat baino ez da Enontekiö udalerri zabalaren barnean.

Kanpo estekak aldatu