Marinaleda Sevilla probintziako udalerria da, Sierra Sur de Sevilla eskualdean dagoena, probintziaren ekialdean, Genil ibaiaren arroan kokatuta. 24,8 km2 -ko azalera du eta 2015eko erroldaren arabera 2734 biztanle dauzka.

Marinaleda
Espainiako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Andaluzia
ProbintziaSevillako probintzia
Izen ofizialaMarinaleda
Posta kodea41569
INEk ezarritako kodea41061
HerriburuaMarinaleda
Geografia
Koordenatuak37°22′16″N 4°57′29″W / 37.371111111111°N 4.9580555555556°W / 37.371111111111; -4.9580555555556
Map
Azalera25 km²
Altuera205 m
MugakideakÉcija, Herrera, Estepa eta El Rubio
Demografia
Biztanleria2.577 (2023)
−2 (2022)
alt_left 1.297 (%50,3) (%51,6) 1.330 alt_right
Dentsitatea103 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00
MatrikulaSE

Marinaledako ekonomia nezaritzan oinarritzen da, batik bat. Herria ezaguna da ezker politikak aplikatu direlako. Alkatea Juan Manuel Sanchez Gordillo izan da 1979tik aurrera, Ezker Batua Berdeak-CA-CUTren aldetik. Gose-greba historikoa egin zuten 1981ean, baita hainbat latifundio okupatu ere, "lurzorua landu egiten duenarena dela" aldarrikatzeko. Borroka luze horren ondoren (hamarkada bat baino gehiago iraun zuen), garapen indize altua lortu dute eta ia langabeziarik ez dago udalerrian, %2-ren ingurukoa da gaur egun. Beraz, 2008ko krisiaren eraginak ez dituztela era nabarian pairatu esan daiteke. Emaitza hau kapitalismoaren ordezko eredu bat ezarri delako da.

Dena den, kritikoek garapen ekonomiko eta sozial hau jasotako diru-laguntzei esker dela, hauek aurrekontuaren %79 ingurukoa direlako. Diru-laguntza iturriak estatutik, autonomi erkidegotik eta Sevillako diputaziotik datoz. Alabaina, errealitatean, Marinaledak batez bestekoa baino gutxiago jasotzen du (2011n %6,61 gutxiago), inguruko herrietan garapena txikiagoa eta langabezia-tasa altuagoa izanik.

Marinaleda Hirugarren Errepublikaren aldeko udalerrien sarearen parte da eta "Tricolor"-ra eraikin zibiletan jarrita dago.

Historia

aldatu

1975 urtean, Franco hil ondoren, erregimen demokratikorantz abiatu zen Espainia. Hori horrela, 1977 urtean Marinaledan "Sindicato de Obreros del Campo" SOC (ondoren "Sindicato Andaluz de Trabajadores" SAT-en barnean bilduko zena) sortu zuten. Hurrengo urtean, lurrak eskuratzeko borroka hasi zuten, Bocatinaja lursaila okupatuz bi egunean.

1979 urtean, frankismoaren ondorego lehen udal-hauteskunde demokratikoak jazo ziren. Marinaledan, "Colectivo de Unidad de los Trabajadores"-ek 11 zinegotzietatik 9 erdietsi zituen. Hori horrela, udaletxe berriak kaleen izendegia aldatu zuen, frankismoarekin eta guda zibilarekin erlazionatuta zeuden izenak kenduz eta herrikoiagoak zirenak jarriz. Esate baterako, Muñoz Grandes kalea Che Guevara kalea izatera pasatu zen, Espainiako plaza Herriaren plaza bihurtu zen, Francisco Franco Salvador Allende izena hartu zuen, etab.

1980 urtean, 700 pertsona gose-greban jarri ziren, diru gehiago eta komunitate-enplegu zaharraren erregulazio zehatzagoa aldarrikatuz, 13 egunean mantenduz. Ekintzaren arrakastaren ondorioz, lurzoruaren sozializaziorako borroka areagotu zen lursail gehiago okupatuz, lema "lurzorua landu egiten duenarena dela" izanik. Borroka honen barnean, Cordobillako urtegia 30 egunean okupatu zen, "el Humoso" kortijorako ureztaketa-sistema aldarrikatzeko. "El Humoso" kortijoaren desjabetzea lortu zuten, Infantadoko duketzaren menpean zegoena.

1985 urterako lursailen okupazioa hasi zen, 100 baino gehiago hain zuzen ere. Gainera, luzaroz, 90 egun baino gehiago egotera iritsi ziren. Hau dela-eta, epaiketa-prozesu askotan sartu ziren.

Demografia

aldatu

Historian zehar, Marinaledako biztanleria egonkorra izan da. 1925. urtearen inguruan 2000 biztanle edukitzera heldu zen. 1960. urtean maximoa erdietsi zuen 3387 biztanle-kopurua izanik. Frankismo garaian gertatutako garapen ekonomikoaren eraginez, emigrazio handia jazo zen. Hortik aurrera biztanleria mantendu da, 2500 biztanle inguru izan ohi ditu, urtero hazkunde leuna edukiz.

Marinaledako biztanleria
1900 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2000 2015
1785 1864 2318 2563 3070 3387 2439 2317 2650 2634 2734

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau Andaluziako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.