Marija Ruljancic (kroazieraz: Marija Ruljančić), jaiotzez Vidović, (Lorci, Vis, 1913ko ekainaren 14aMelbourne, 2024ko maiatzaren 18a) kroaziar-australiar ehun urteduna izan zen[1][2].

Marija Ruljancic
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMarija Vidović
JaiotzaVis (en) Itzuli1913ko ekainaren 14a
HerrialdeaKroazia-Eslavoniako Erresuma
 Jugoslaviako Erresuma
 Australia
HeriotzaMelbourne2024ko maiatzaren 18a (110 urte)
Jarduerak

Bizitza

aldatu

Marija Ruljancic Kroaziako Vis uhartean jaio zen mahastizainen familian. Umetan Espainiako gripea pairatu zuen. Eskolan graduatu ondoren, nekazaritza ikasi zuen. 1932an Ivan Ruljancic egurgilearekin (1903-1991) ezkondu zen, eta harekin hiru seme-alaba izan zituen. 1941ean, Egiptora erbesteratu zen senarrarekin, bi seme-alabekin eta ahizparekin, Bigarren Mundu Gerra zela eta. 1944an Australiara joan zen, eta han Melbourneko Hawthorn auzoan bizi zen. Ez dakigu ezer Australian zuen jarduera profesionalari buruz[3][2][4].

Azken urteak Melbournen eman zituen semearekin eta haren emaztearekin. 8 biloba, 15 birbiloba eta 6 hereniloba izan zituen. Elkarrizketa batean esan zuen beti arreta jarri ziola elikadura osasungarriari eta ariketa fisikoari[3]. 2021eko apirilaren 16an 107 urteko Marija Bibulic hil ondoren, Ruljancic Kroazian jaiotako pertsonarik zaharrena bihurtu zen[4], eta 2024ko urtarrilaren 26an 111 urteko Catherine van der Linden hil ondoren, Australiako pertsona zaharrena ere bai. Marija Ruljancic 2024ko maiatzaren 18an hil zen, 110 urte eta 339 egun zituela[2].

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) «Marija Ruljancich (1913-2024)» The 110 Club 2024-05-20 (Noiz kontsultatua: 2024-05-25).
  2. a b c (Ingelesez) «Marija Ruljančić» LongeviQuest (Noiz kontsultatua: 2024-05-25).
  3. a b (Ingelesez) Salaysay, Lennard Ashley. «The World's Oldest Living Croatian-Born Person Turns 110» LongeviQuest 2023-06-13 (Noiz kontsultatua: 2024-05-25).
  4. a b (Ingelesez) Wright, Tony. «Shielded from pandemics a century apart, Marija hits 110 at home with family» The Age 2023-06-13 (Noiz kontsultatua: 2024-05-25).

Kanpo estekak

aldatu