Marie Colvin
Marie Colvin | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Oyster Bay, 1956ko urtarrilaren 12a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Homs, 2012ko otsailaren 22a (56 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Juan Carlos Gumucio |
Hezkuntza | |
Heziketa | Yale Unibertsitatea Oyster Bay High School (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria |
Enplegatzailea(k) | The Sunday Times (en) (1985 - |
Jasotako sariak | ikusi
|
Marie Catherine Colvin (Oyster Bay, 1956ko urtarrilaren 12a - Homs, 2012ko otsailaren 22a) estatubatuar gerra-erreportaria izan zen, eta 1986az geroztik Sunday Times egunkarian lan egin zuen. New Yorken jaio arren, mito hutsa izan zen britainiar kazetaritzarentzat.[1]
Sierra Leona, Ekialdeko Timor, Kosovo, Zimbabue, Txetxenia eta Arabiar Udaberria bezalako gatazkak kontatu zituen.[2]
Biografia
aldatuSri Lankako Gerra Zibilaren berri ematen ari zela ezkerreko begia galdu zuen granada baten ondoriozz. Ordutik, adabaki beltz bat zeraman beti.[3] Behin baino gehiagotan saritu zuten. Bi aldiz irabazi zuen Kazetaritzako Ausardia saria, Hedabideetako Emakumeen Nazioarteko Fundazioarena. Colvin hiru aldiz ezkondu zen, eta bigarrena El País egunkariko Juan Carlos Gumucio kazetari boliviarrarekin. Duela ia hamar urte hil zen, eta ez zuen seme-alabarik.[4]
Siriako Gerra Zibilak eragindako sarraskiaren berri ematen ari zela hil zen Homsen Siriako hirian.[5] Azken albistean, gobernuetako tropen bonbardaketengatik haur bat hiltzen ikusi zuela salatu zuen.[6]
Garai hartan Erresuma Batuko Kanpo Ministro zen William Haguek Colvinen eta Rémi Ochlik argazkilari frantsesaren heriotza deitoratu zuen, "Siriatik ausardia handiz informatzen ari zirela hil baitzituzten".[7]
Bere gorputza Damaskoko enbaxadore frantsesari, Eric Chevallierri, eta Poloniako ordezkaritzako ordezkari bati eman zioten.[8]
Rosamund Pike aktoreak Korrespontsal (2019) filmean Marie Colvinena egin zuen.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Muerte de periodistas en Siria demuestra la brutalidad del regimen. .
- ↑ Marie Colvin, una leyenda del periodismo de guerra. .
- ↑ Marie Colvin, una leyenda del periodismo de guerra. .
- ↑ ElCorreo. Muere periodista estadounidense. .
- ↑ AFP. Mueren en Siria los periodistas estadounidense Mary Colvin y francés Rémi Ochlik. .
- ↑ BBC. Journalist Marie Colvin in Homs: 'I saw a baby die today'. .
- ↑ Ideal. La muerte de Colvin conmociona a los periodistas. .
- ↑ http://www.elmundo.es/elmundo/2012/03/03/internacional/1330780152.html