Marie-Pierre Arrizabalaga

Marie-Pierre Arrizabalaga (Ziburu, 1960) Ipar Amerikako zibilizazioetan irakasle eta ikerlaria da da Paris ondoko Cergy-Pontoiseko Unibertsitatean. Irakasle katedraduna da Ikasketa Amerikarrak ikasgaian, Hizkuntza Modernoen Nazioarteko Ikasketen Institutuan.

Marie-Pierre Arrizabalaga
Bizitza
JaiotzaZiburu, 1960 (63/64 urte)
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaGizarte Zientzietako Goi Mailako Ikasketen Eskola
Tesi zuzendariaMaurizio Gribaudi (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jardueraksoziologoa eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Cergy-Pontoiseko Unibertsitatea

Historian doktore titulua eskuratu zuen AEBko Davis hiriko Kaliforniako Unibertsitatean 1994an, eta Frantzian berriz ere Historia doktore aitorpena akademikoa jaso zuen Parisko Gizarte Zientzietako Goi Mailako Ikasketen Eskolan (frantsesez, École des hautes études en Sciences Sociales, EHESS) 1998an, AEBn burutu zuen tesia bera zabalago eta osatuago aurkeztu eta gero.

Historialari honek Frantzia Hego Mendebaldeko eta Ipar Euskal Herriko familia eta migrazioen Historia ikertzen du. Bere ikerketak XIX. mendeko antzinako Behe Pirinioak departamenduko familia egituren, oinordekotza estrategien eta migrazio familia sareen ingurukoak dira.

1998an Frantzian burutu zuen tesiak, Maurizio Gribaudi irakasleak zuzendurikoak, izena du “XIX. mendeko Ipar Euskal Herriko familia, oinordetza, eta emigrazioa: oinordetza jardunen ikerketa eta migrazioen portaerak euskal familien artean[1].

Tesiaren abiapuntua izan zen galdetzea zer dela eta, XIX. mendean, familia berean, gizabanako batzuek ez zuten inoiz etxetik alde egin behar izaten, eta besteek, berriz, beren herrian bertan, aldameneko beste batean, eskualdeko hiriburuan ala Ameriketara joan behar izaten ziren.

Ikerlanaren originaltasuna datza, alde batetik, landutako ikuspegi mikro-historikoan (Ipar Euskal Herriko bost herritan, bakoitzean hogei familiaren berreraikuntza genealogikoa egiten du), eta, bestetik, familia barruko migrazio-fenomenoaren azterketa historiko-biografikoa lantzen du, familia bereko banakako portaerak konparatuz.

Azken urteetan, Arrizabalaga irakasleak eskuartean daukan proiektuak izena du Frantziarren finkapena Kalifornian, 1880-1940, eta generoaren ikuspegia[2].

Erreferentziak aldatu

  1. Arrizabalaga, Marie-Pierre. (1998). Famille, succession, emigration au pays basque au XIXe siecle : étude des pratiques successorales et des comportements migratoires au sein des familles basques, Tesia, EHESS. Hemen ikusia: http://theses.fr/1998EHES0120. .
  2. Arrizabalaga, Marie-Pierre. Erreferentzia bibliografikoak: https://www.idref.fr/158735617. .

Kanpo estekak aldatu