Maricastaña
Maria Castaña (galizieraz, María Castaña, euskaraturik Maria Gaztaina), Maricastaña edo Maria Castiñeira ezizenez ere ezaguna, XIV. mendeko emakume galiziarra izan zen, eta elizaren boterearen aurkako matxinada baten buru izan zen.
Maricastaña | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Cereixa, A Pobra do Brollón (en) , ezezaguna |
Herrialdea | Espainia |
Bizilekua | Lugo |
Heriotza | ezezaguna ( urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak |
Biografia
aldatuCereixako barrutian jaio zen, baina gero Lugora joan zen bizitzera. 1386. urtean, Pedro López de Aguiar Lugoko gotzainaren zapalkuntzaren aurkako errebolta bat zuzendu zuen, herritarrak oso zerga latzen pean zeudelako protestan. Maria Castañak, Gonzalo eta Afonso Ciegorekin batera, Francisco Fernández gotzainaren maiordomoa hil zuen.[1] Matxinada amaitu ondoren, espetxeratu egin zituzten eta beren ondasunak Elizan ematera behartu[2].
Haren omenezm Maria Castañaren izena daramate Lugoko eta A Pobra do Brolloneko kale banak.
Esamolde ezaguna
aldatuMatxinada hartan izan zuen protagonismoa dela eta, Maria Castañaren memoria irudi historiko, legendario eta literarioa gisa gorde da. Iberiako hizkuntza erromantzeetan antzinako denborari buruz ere hitz egiteko erabili ohi da "Mariacastañaren garaiak" esamoldea, eta beragatik da hori.[3]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Dicionario de mulleres galegas, Aurora Marco, Edicións A Nosa Terra, març de 2007.
- ↑ (Gaztelaniaz) «8 M: Mujeres gallegas que hicieron historia- La Guia GO!» La Guía GO! 2021-03-08 (Noiz kontsultatua: 2021-07-13).
- ↑ Nos tempos de María Castaña