Maribi Moreira Guillin

Maribi Moreira Guillin (Ondarroa, 1974) kirolaria eta karateka da. [1]

Biografia aldatu

Umetan futbolean ibili zen Zubi Zahar ikastolan eta euskal dantzetan Kresalan. 14 urterekin hasi zen karatean, lehenengo, Kresalan. Noiz edo noiz maisua ordezkatu beharra ere izan zuen. Gerriko beltza eskuratu zuen, beste kide askok baino bizkorrago. 28 urterekin, ama izan zen. Ondarroatik Gasteizera joan zen bizitzera, eta ezin izan zuen bere kirol praktikarekin uztartu, Arabako hiriburuan ez zegoelako berak ordura arte praktikatu zuen adarra.

 
Maribi Moreira Guillin

Kirola egiten jarraitzen du, etxean muntatutako gimnasioan.

  1. «Hogei urte baino gehiago karatean» 11barri (Noiz kontsultatua: 2024-02-06).