Ireki menu nagusia

Mariarats, herri hizkeraz Mariaratz edo Maribaratz ahoskatua, Gipuzkoako Goierri eskualdeko Ordizia udalerriaren mendebaldean dagoen auzo bat da, herrigunetik banandua. Baserri giroko auzoa da.

Mariarats
Ordizia, Euskal Herria
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Gipuzkoa
Udalerria Ordizia
Koordenatuak 43° 03′ 26″ N, 2° 11′ 18″ W / 43.05735°N,2.1883194444444°W / 43.05735; -2.1883194444444Koordenatuak: 43° 03′ 26″ N, 2° 11′ 18″ W / 43.05735°N,2.1883194444444°W / 43.05735; -2.1883194444444
Mariarats hemen kokatua: Euskal Herria
Mariarats
Mariarats
Mariarats hemen kokatua: Gipuzkoa
Mariarats
Mariarats
Mariarats hemen kokatua: Ordizia
Mariarats
Mariarats
Mariarats (Ordizia)

Mendi arteko txoko batean dagoen auzoa da, Usurbe eta Murumendiko mendilerroaren oinetan, kasik ezkutuan, ziur asko Ordiziako ezezagunena, bai kanpotarrentzat nahiz ordiziar askorentzat, bertaratzeko Malkasko auzotik abiatzen den errepidea hartu beharra dago.

2010eko hamarkadaren hasieran, bertan Abiadura Handiko Trenaren trenbidearen biaduktu bat eraiki zen.

IzenaAldatu

Izena auzoan jaio eta zehartkatzen duen Mariarats errekak izen ematen dio.

Mariaraserreka, Maribaratzerrota (-a) eta Gorriñe izenez ere ezagutzen da errota hau. Sarobeaundi izeneko lekuan eraiki zen 1877an Mariaratserrota eta 1940an utzi zion garia eta artoa ehotzeari. 1990ean etxe berri bat eraiki zuten orube berean. 1577tik aurrera sarritan ageri da toponimo hau dokumentazioan. Izen bereko erreka pasatzen da etxearen ondotik eta Beasainekin muga egiten du. Mariaratserreka edo Mariarasko erreka esaten zaio. Ondorioz, erreka hau gurutzatzen duen zubiak ere Mariarats izena du. Auzo-izena ere bada eta Mariaratserrotaren inguruari dagokio. Garai batean Mariaratsaldea esaten zitzaion inguruari. Izenaren osagaiak ilunak dira, itxura batean Maria eta arats ditugu, baina ez dakigu amaiera hori zer den. Mitxelenak ere ez zuen garbi ikusten eta aipatzen zuen ez ote zen aratz "eder" hitzarekin lotu behar[1].

ErreferentziaAldatu