Mariana Pajón
Mariana Pajón Londoño (Medellín, 1991ko urriaren 10a) BMX txirrindulari kolonbiarra da. Bi aldiz izan da Udako Olinpiar Jokoetan txapelduna eta Tokion zilarrezko domina eskuratu zuen[1]. Urrezko bi domina irabazi dituen aurreneko kolonbiarra da.
Mariana Pajón | |
---|---|
(2013) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Medellín, 1991ko urriaren 10a (33 urte) |
Herrialdea | Kolonbia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia |
Ibilbidea | |
Taldeak | Urteak |
Pisua | 53 kilogramo |
Altuera | 158 zentimetro |
Jasotako sariak | |
marianapajon.com | |
"Inurri atomikoa" ("La hormiga atómica") ezizenaz ezagutzen da[2].
Biografia
aldatuBost urte zituela irabazi zuen Kolonbiako txapelketa bere mailan eta 9 urte zituela munduko txapelduna izan zen. Guztira 14 aldiz irabazi du Munduko txapelketa, hauetatik hiru gazte mailan eta sei elite mailan[2].
Londresen 2012ko Olinpiar Jokoetan Kolonbiaren bandera eraman zuen. Pajónen lehenengo Joko olinpikoak ziren eta urrezko domina eskuratu zuen. 2016ko Rioko Jokoetanbigarren aldiz lortu zuen urrezko domina. 2018an belaunean lesio larria izan zuen eta kirol ibilbidea etetear egon zen[3] Lesioari buelta eman eta 2019an Liman jokaturiko Pan Amerikar Jokoetan urrea eskuratu zuen. Tokioko Olinpiar Jokoetan hirugarren urrezko domina lortzea zuen helburu baina Beth Shriever britainiarrak aurrea hartu zion eta zilarrarekin konformatu beharra izan zuen[4]. Hala ere pozik zegoela adierazi zuen, lan gogorra egin baitzuen berriz ere forman jartzeko[5].
Palmaresa
aldatuUdako Olinpiar Jokoak | ||
---|---|---|
Txapelketa | Domina | Kategoria |
Londres 2012 | BMX | |
Rio 2016 | BMX | |
Tokio 2020 | BMX | |
Munduko txapelketak | ||
Txapelketa | Domina | Kategoria |
Taiyuan 2008 (Gazte mailakoa) | BMX Cruiser | |
Adelaide 2009 (Gazte mailakoa) | BMX Cruiser | |
BMX | ||
Pietermaritzburg 2010 | BMX Cruiser | |
Kopenhage 2011 | BMX | |
BMX lasterketa | ||
Auckland 2013 | BMX lasterketa | |
Rotterdam 2014 | BMX | |
BMX lasterketa | ||
Zolder 2015 | BMX lasterketa | |
Medellín 2016 | BMX | |
BMX lasterketa | ||
Rock Hill 2017 | BMX | |
Pan Amerikar Jokoak | ||
Txapelketa | Domina | Kategoria |
Guadalajara 2011 | BMX | |
Lima 2019 | BMX |
Erreferentziak
aldatu- ↑ Txantiloi:Es-US «Mariana Pajón, la leyenda colombiana del ciclismo BMX que volvió al podio olímpico» es-us.deportes.yahoo.com (Noiz kontsultatua: 2021-08-04).
- ↑ a b (Ingelesez) «Five things to know about Mariana Pajon, BMX's 'Atom Ant'» Tokyo 2020 (Noiz kontsultatua: 2021-08-04).
- ↑ (Gaztelaniaz) Las2orillas. (2021-07-30). «La terrible lesión que casi acaba con la carrera de Mariana Pajón» Las2orillas (Noiz kontsultatua: 2021-08-04).
- ↑ (Gaztelaniaz) de 2021, 30 de Julio. «“Es una plata que vale oro y hasta más”: Mariana Pajón tras ganar su tercera medalla olímpica» infobae (Noiz kontsultatua: 2021-08-04).
- ↑ Colombia, Radio Nacional de. «“Esta es una medalla de plata que vale oro”: Mariana Pajón» www.radionacional.co (Noiz kontsultatua: 2021-08-04).