Maria Teresa Bonilla i Elias
Maria Teresa Bonilla i Elias (Puigcerdà, 1918ko abuztuaren 4a – Bartzelona, 1992ko urtarrilaren 4a) Kataluniako lehen emakume albaitaria izan zen[1][2].
Maria Teresa Bonilla i Elias | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Puigcerdà, 1918ko abuztuaren 4a |
Herrialdea | Katalunia |
Heriotza | Bartzelona, 1992ko urtarrilaren 4a (73 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | albaitaria |
Bizitza
aldatuSanta Olivan jaiotako Gonçal Bonilla i Martin (1887-1952) irakaslearen eta Maria Elías i Canalsen alaba[3], Maria Teresa Bonilla i Elias Puigcerdàn jaio zen[1]. 1934tik 1935era Zaragozan ikasi zuen, baina Gerra Zibila zela eta ezin izan zuen lizentziatu 1941era arte. Osasungintzan eta parasitologian lizentziatuta[4], Bartzelonako Udaleko albaitari postua irabazi zuen 1946an eta udal hiltegian hasi zen lanean. Bartzelonako Albaitarien Elkargo Ofizialeko kidea, Kataluniako lehen emakume albaitaria izan zen. 1976an Zoonosi Kutsakorren Zerbitzuko buru bilakatu zen[1]. 1992ko urtarrilaren 4an hil zen Bartzelonan, 73 urte zituela[2].
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c (Katalanez) «Maria Teresa Bonilla i Elias» Enciclopèdia.cat (Noiz kontsultatua: 2024-06-17).
- ↑ a b (Katalanez) «Maria Teresa Bonilla i Elias» La Vanguardia: 30. 1992-01-05 (Noiz kontsultatua: 2024-06-17).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Gonzalo Bonilla Martín» La Vanguardia: 12. 1952-03-07 (Noiz kontsultatua: 2024-06-17).
- ↑ (Katalanez) «Bonilla i Elias, Maria Teresa» Dades dels Països Catalans 2018-12-30 (Noiz kontsultatua: 2024-06-17).
Kanpo estekak
aldatuArtikulu hau Kataluniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |