Maria Kristina Austriakoaren estatua (Ondarreta)
Maria Kristina Austriakoaren estatua Ondarretako lorategietan (Donostia) dagoen Maria Kristina Austriakoaren estatua bat da. Harrizko oinarri handi baten gainean dagoen brontzezko estatua da, José Díaz Bueno eskultoreak egina (Amaran dagoen erregina beraren monumentuan dagoen estatua bezalaxe).
Maria Kristina Austriakoaren estatua (Ondarreta) | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | José Díaz Bueno |
Sorrera-urtea | 1942 |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | brontzea |
Dimentsioak | 230 () × 130 () cm |
Kokapena | |
Lekua | Ondarretako lorategiak |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Donostia |
Koordenatuak | 43°18′43″N 2°00′01″W / 43.3119444°N 2.0002778°W |
Argumentu nagusia | Maria Kristina Austriakoa |
Historia
aldatuLehenagotik Donostian egon zen Maria Kristinaren estatua baten hondakinekin egin zen (Alderdi Ederren egon zen hura, 1913 eta 1924 artean). Estatua berregiteko Donostiako Udalak 100.000 pezeta jarri zituen, eta harpidetza bidez beste 425.000 pezeta lortu ziren, baina 1931n Espainiako II. Errepublika ezarri zelarik, Udalak erabaki zuen estatua ez egitea eta dirua eman zutenei ekarpena berreskuratzeko aukera eman zitzaien. Frankismoa ezarri zenean, Udalak obra azken burura eramatea erabaki zuen, eta 1942an inauguratu zen.[1]
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Mª Kristina erregina - Donostiako eskulturak» www.santelmomuseoa.eus (Noiz kontsultatua: 2024-05-06).