Maria Arnal
Maria Arnal Dimas (Badalona, 1987) abeslari katalana da. Hiru disko argitaratu ditu Marcel Bagésekin (gitarra elektrikoa) batera.
Maria Arnal | |
---|---|
(2022) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Badalona, 1987 (36/37 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | katalana gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria, kantugilea, produktorea eta musikaria |
Parte-hartzailea
| |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Musika instrumentua | ahotsa sintetizadorea organoa |
Musika amateurrari lotutako familia bateko kidea da, eta hemezortzi urte zituela hasi zen abestiak idazten eta gitarra jotzen. Literatura eta Itzulpengintzako ikasketak egiten hasi zen unibertsitatean, eta aldi baterako hainbat lanekin uztartu zituen ikasketak; besteak beste, Teatre Lliureko aretozain lanetan aritu zen.
Aretozain lanetan ari zela, eskaileretan erori eta femurra hautsi zuen 2014an, eta lan hori utzi zuen. Errekuperazio luzea behar izan zuen, eta horrek eragin zion geldialdian sortu zitzaion abesteko eta musika ikasteko irrika. Ordukoa da, baita ere, artxiboetako musikak aztertzeko grina.[1] Gerora kantua ikasten hasi zen, Badalonako Musika Modernoko Eskolan, eta emanaldiak emateaz gainera, Marc Sempereren eta Jasmin Martorellen eskutik prestakuntza jaso zuen. Sempere Compartir Dóna Gustet kolektiboaren sustatzailea da, eta Martorell, berriz, Montserrat Caballéren ikasle izandako musika lirikoko irakaslea.
Musikari dagokionez, Iberiar penintsulako ahozko tradizioko musikan du oinarria; artistak dioenez, tradiziora hurbildu nahi du, aro digitaleko kultura libretik.
Diskografia
aldatuMaria Arnal i Marcel Bagés taldearekin argitaratutako lanak:
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) «MARIA ARNAL on Instagram: “Hace 8 años me rompí el fémur cayendo por las escaleras del @teatrelliure , donde trabajaba como acomodadora. También se cayó la vida que…”» Instagram (Noiz kontsultatua: 2020-10-25).
- ↑ (Katalanez) «Maria Arnal i Marcel Bagés» www.aphonica.banyoles.cat (Noiz kontsultatua: 2020-10-25).
- ↑ (Katalanez) «Maria Arnal, la veu del canvi» Núvol (Noiz kontsultatua: 2020-10-25).