Marcos komandanteordea
(«Marcos Subkomandantea» orritik birbideratua)
Marcos komandanteordea Askapen Nazionaleko Armada Zapatistako (EZLN) bozeramaile nagusia da —eta ez buruzagia, askotan uste den bezala—. Erakunde armatu horrek 1994ko urtarrilaren 1ean egin zuen lehen agerraldia, Mexikoko hegoaldeko Chiapas estatuan sei hiribilgune hartu zituztenean, indigenentzako «demokrazia, askatasuna eta justizia» eskatuz.
Marcos komandanteordea | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Tampico, 1957ko ekainaren 19a (67 urte) |
Herrialdea | Mexiko |
Familia | |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoa |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria, militarra eta filosofoa |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | ateismoa |
ezln.org.mx | |
Gobernu mexikarrak Marcos, benetan, Rafael Sebastián Guillén Vicente maisu ohia dela dio, nahiz eta berak hori beti ukatu.[1]
Marcos komandanteordea literaturarako eta komunikabideak erabiltzeko duen trebetasunagatik bereizten da. Bere aurpegi estaliak mundua zeharkatu du erresistentzia sinbolo gisa, Che Guevara berri bat bailitzan.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Henck, Nick. (2007-6-18). Subcommander Marcos: The Man and the Mask. Duke University Press, 11– or. ISBN 0-8223-8972-X..
Ikus, gainera
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Marcos komandanteordea |