Marasmio mordoskatua (Gymnopus confluens) Gymnopus generoko onddo espezie bat da.[1] Oina baztertu egin behar da, haritsua eta zapore desatseginekoa delako. Kapelak, aldiz, almendra garratzen usain atsegina du. Propietate antizitotoxikoak ditu, kimioterapian erabiltzen da, baita infusioan ere.

Marasmio mordoskatua
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaOmphalotaceae
GeneroaGymnopus
Espeziea Gymnopus confluens

Sinonimoak: Collybia confluens, Marasmius confluens.

Deskribapena aldatu

Kapela: 1,5 eta 5 cm arteko diametrokoa, ganbil-kanpai itxurakoa, gero ganbil-laua eta batzuetan titi apur batekin. Ertz zorrotza, laua, izurtua eta helduaroan pixka bat pitzatua. Azal leuna, zeta antzekoa, erradialki zuntz finekin; beix koloretik beix arrosara doana edo krema zurbil kolorekoa.

 
Marasmio mordoskatuak

Orriak: Oso estu, adnatetatik sublibreetara; zurixkak, gero krema-arrosa, zurbil kolorekoak zahartzean, ertz ziliatuak eta ile marjinalekin.

 
Marasmio mordoskatua azpitik

Hanka: 4 -8 (10) x 0,3 - 0,8 cm-koa, luzetara ildaskatua, barnehutsa, lerdena, haritsua eta zilindrikoa edo konprimitua; kapela baino ilunagoa, okre-gorrixkakoa eta pruina zuri-lila kolorekoz estalia, nabarmenagoa oinarrian eta beste ale batzuekin elkartuta egoten da.

Haragia: Urria, larrukara, urtsua eta kolore zurixka-grisaxkakoa; usain atseginekoa eta zapore gozokoa.[2]

Etimologia: Collybia antzinako grekotik dator, eta txanpona esan nahi du. Perretxikoaren formagatik. Confluens epitetoa berriz latinetik dator, bat egiten, esan nahi duen "confluens" hitzetik. Oinak elkartzen direlako, hau da, soropildua.

Jangarritasuna aldatu

Sukaldaritzarako interesik gabeko espeziea.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Marasmius wynnei delakoarekin nahas daiteke, hanka zurixka du honek.[4]

Sasoia eta lekua aldatu

Hostozabal basoetan hazten da, batez ere pagadietan eta, inoiz, koniferoetan.[5]

Banaketa eremua aldatu

Mundu osoa.

Galeria aldatu


Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 256 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 275 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 302 or. ISBN 84-87997-86-4..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 178 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak aldatu