María Teresa Mirabal

dominikar ingeniaria eta ekintzaile politikoa

Antonia María Teresa Mirabal Reyes de Guzmán (Dominikar Errepublika, 1935eko urriaren 15a1960ko azaroaren 25a) inkestatzaile eta ekintzaile politikoa, Rafael Leónidas Trujillo diktadorearen zuzendaritzapean eraildako hiru ahizpetako bat izan zen.

María Teresa Mirabal
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAntonia maria teresa reyes
JaiotzaSalcedo (en) Itzuli1935eko urriaren 15a
Herrialdea Dominikar Errepublika
Heriotza1960ko azaroaren 25a (25 urte)
Familia
Anai-arrebak
Jarduerak
Jarduerakingeniaria eta militante politikoa

Biografia aldatu

Enrique Mirabal Fernández eta Mercedes Reyes Camiloren lau alabetatik gazteena zen.[1]

1954an, San Francisco de Macorís Lizeoan, matematika ikasi zuen. Ondoren, Santo Domingoko Unibertsitate Autonomoan inkestatzaile izateko ikasketak egin zituen.[2]

Ibilbide politikoa aldatu

Minervari jarraituz jarduera politikoan murgildu zen eta 1959ko urtarrilean Guido D'Alessandroren egoitzan (bere ahizpa Minervaren iloba politikoa) Rafael Leónidas Trujillo diktadorea eraisteko konspirazioarekin bat egin zuen, geroago ekainaren 14ko Mugimendu Iraultzailea deitu zitzaionaren oinarriak ezarri zituena. [2]

Atxiloketak aldatu

1960ko urtarrilaren 20an, Maria Teresa Salcedoko base militar batean atxilotu eta egun berean askatu zuten. Bi egun geroago, urtarrilaren 22an, bera eta Minerva La Cuarenta izeneko espetxera eraman zituzten, tortura-espetxe famatura, eta, ondoren, La Victoria espetxera mugitu ere bai. 1960ko otsailaren 7an aske utzi zituzten, baina handik gutxira, martxoaren 18an, María Teresa eta Minerva berriro atxilotu eta La Cuarentara itzuli zituzten. Bost urteko espetxealdia eman zitzaien, baina apelazioan hiru urtera murriztu eta berriro askatu zituzten 1960ko abuztuaren 18an.[2]

Maria Teresa ez zen beldurtu eta hurrengoa adierazi zuen:

Gure borrokaren arrazoi nagusia pribilegio guztiak bertan behera uztea da [...] agian gugandik hurbilen dagoena heriotza da, baina ideia horrek ez nau beldurtzen: bidezkoa denaren alde borrokatzen jarraituko dugu.[3]

Erailketak aldatu

1960ko azaroaren 25ean, Minerva, Patria eta María Teresa, senarrak espetxean ikustetik bueltan zirenean, Inteligentzia Militarreko Zerbitzuak hartu zituen Puerto Platako kanpoaldean eta kolpez erail zituzten, baita haien gidaria zen Rufino de la Cruz ere. Une hartan, Patriak 36 urte zituen, Minervak 34 urte eta Maria Teresak 25.[4]

Argi eta garbi onartu zen haien heriotza diktadorearen aginduz egikaritu zirela, eta horrek haserrea piztu zuen "dominikar herriarentzako azken tanta" izanik.[4]

Ondorioak aldatu

Bernard Diederich historialariaren arabera, Mirabal ahizpen hilketek "Trujilloko beste krimen gehienak baino eragin handiagoa izan zuten dominikarrengan". Hilketek "zerbait egin zioten matxismoari" eta Trujilloren hilketarako bidea ireki zuten, zeina sei hilabete geroago akabatu zuten 1961eko maiatzaren 30ean.[4][5]

Ahizpak "erresistentzia herrikoiaren eta feministaren sinbolo" gisa gogoratzen dituzte gaur egun ere Karibeko herrialdean. [5]

Mirabal ahizpen oroimena aldatu

Bélgika Adela Mirabalek 1992an Hermanas Mirabal Fundazioa sortu zuen eta 1994an Hermanas Mirabal Museoa, ahizpen azken egoitza izan zen etxean.

Museoan ahizpen gauzak gordetzen dira eta lorategian Patria, Minerva, María Teresa eta Manolo Tavárez Justoren (Minervaren senarra) gorpuzkiak daude. Gorpuzkiak 2000. urteko azaroaren 25ean eraikitako panteoira eraman zituzten.[6]

2009an, Vivas en su jardín izeneko autobiografia argitaratu zuen, hiru ahizpen borroka eta erailketa kontatzen dituena. Eduardo León Jimenes 2010 Liburu Azokaren Sari Nazionala jaso zuen liburuak.[7][8]

Bere pasadizoekin Julia Álvarezen En el tiempo de las mariposas liburua zinemara egokitzen lagundu zuen, Trujillok hildako hiru emakumeen bizitza kontatzen du eleberria.[9]

Aitortzak aldatu

  • Ahizpek hainbat poema, abesti eta liburu askorengan izan dute eragina, adibide da Julia Alvarezen bigarren eleberria, In the Time of the Butterflies (1994), 2001ean film batera egokitu zena.[5]

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Peter Farrington (17 December 2013). "Mirabal Sisters of The Dominican Republic". The REAL Dominican Republic.
  2. a b c d (Gaztelaniaz) Arroyo*, Lorena. (2017-11-25). «La tragedia de las hermanas Mirabal: cómo el asesinato de 3 mujeres dominicanas dio origen al día mundial de la No violencia contra la mujer» BBC News Mundo. Aipuaren errorea: Invalid <ref> tag; name ":0" defined multiple times with different content
  3. (Gaztelaniaz) «Biografia María Teresa Mirabal» Bachillere 2018-10-16.
  4. a b c «The Murder» www.learntoquestion.com. Aipuaren errorea: Invalid <ref> tag; name ":1" defined multiple times with different content
  5. a b c (Ingelesez) Rohter, Larry. (1997-02-15). «The Three Sisters, Avenged: A Dominican Drama» The New York Times ISSN 0362-4331.. Aipuaren errorea: Invalid <ref> tag; name ":2" defined multiple times with different content
  6. «Casa Museo Hermanas Mirabal (República Dominicana) - EcuRed» www.ecured.cu.
  7. «Dedé Mirabal, otra mariposa que vuela hacia el infinito» El Día 2 de febrero de 2014.
  8. Diario, Listin. (5 de mayo de 2010). «Entregan Premio Nacional Feria del Libro a Dedé Mirabal» listindiario.com.
  9. Barroso, Mariano. (16 de febrero de 2014). Dedé Mirabal, superviviente del crimen más negro de Trujillo. ISSN 1134-6582..