Patria Mirabal

dominikar mekanografoa eta ekintzaile politikoa

Aída Patria Mercedes Mirabal Reyes de González (Dominikar Errepublika, 1924ko otsailaren 27a1960ko azaroaren 25a) mekanografoa eta ekintzaile politikoa izan zen. Rafael Leónidas Trujillo diktadoreak eraildako hiru ahizpetako bat izan zen.

Patria Mirabal
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAída Patria Mercedes Mirabal Reyes
JaiotzaSalcedo (en) Itzuli1924ko otsailaren 27a
Herrialdea Dominikar Errepublika
Heriotza1960ko azaroaren 25a (36 urte)
Familia
Anai-arrebak
Jarduerak
Jardueraktypist (en) Itzuli eta militante politikoa

Find a Grave: 6023925 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Otsailaren 27an jaio zen, Dominikar Errepublikaren independentzia ospatzen den egunean, hortik bere izena. Txikitatik margolaritzarekiko zaletasuna agertu zuen. Irakaskuntza ertaineko ikasketak amaitu zituen eta mekanografian graduatu zen Inmaculada Concepción de La Vegako ikastetxean.

17 urterekin ezkondu zen Pedro Antonio Gonzálezekin, Cibao izeneko eskualdeko lur-jabe famatu eta aberats batekin eta lau seme izan zituzten.

Ibilbide politikoa aldatu

Rafael Leónidas Trujillo diktadorea eraisten saiatzeagatik gobernuak bikotearen ondasunak konfiskatu edota enkantean jarri bazituen ere, Trujilloren aurka agertzen jarraitu eta Minervari laguntzen aritu zen.

Erailketa aldatu

Patria kolpez erail zuten Minerva eta María Teresa ahizpekin eta Rufino de la Cruz gidariarekin batera, 1960ko azaroaren 25ean.[1]

Mirabal ahizpen oroimena aldatu

Bélgica Adela Mirabal ahizpak 1992an Hermanas Mirabal Fundazioa sortu zuen eta 1994an Hermanas Mirabal Museoa, ahizpen azken egoitza izan zen etxean.

Museoan ahizpen gauzak gordetzen dira eta lorategian Patria, Minerva, María Teresa eta Manolo Tavárez Justoren (Minervaren senarra) gorpuzkiak daude. Gorpuzkiak 2000. urteko azaroaren 25ean eraikitako panteoira eraman zituzten.[2]

2009an, Bélgica Adelak Vivas en su jardín izeneko autobiografia argitaratu zuen, bere hiru ahizpen borroka eta erailketa kontatzen dituena. Eduardo León Jimenes 2010 Liburu Azokaren Sari Nazionala jaso zuen liburuak.[3][4]

Bere pasadizoekin Julia Álvarezen En el tiempo de las mariposas liburua zinemara egokitzen lagundu zuen, Trujillok hildako hiru emakumeen bizitza kontatzen du eleberria.[5]

Aintzatespenak aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu