María Gil
Santanderko arraunlaria
María Gil Lastra (Santander, 1991ko apirilaren 23a) traineru estropadetako emakumezko patroia izan da. 2012an galiziarren traineruan Kontxako Bandera irabazi zuen.
María Gil | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Santander, 1991ko apirilaren 23a (32 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | arraunlaria |
Kirol ibilbidea aldatu
Kantabriarra izanik Astilleron hasi zen arraunean eta traineru indartsua osatu zuten, Kontxako aurreneko bi ekitaldietan bigarren egin baitzuten. Emakumezkoen arraunak ez zuen ordea jarraipenik izan Kantabrian eta 2012an Rías Baixas talde galiziarra gidatzeko aukera izan zuen. Urte horretan Kontxako bandera irabazi zuen eta Emakumezkoen Ligan bigarren egin zuen[1].
Palmaresa aldatu
- Kontxako Bandera:
- Txapelduna (1): 2012
- Bigarren (2): 2008, 2009
- Emakumezkoen Ligak (0): bigarren 2012an
Erreferentziak aldatu
- ↑ (Gaztelaniaz) ««En Cantabria no se cuida el deporte femenino»» El Diario Montañes 2012-09-11 (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).