Manuela Igartua Olaechea

gipuzkoar irakaslea, ikertzailea

Manuela Igartua Olaechea (Irura, Gipuzkoa, 1970) farmazialari gipuzkoarra da, Farmazian lizentziaduna (UPV/EHU, 1993) eta doktorea (UPV/EHU, 1988) da. Farmazia eta Farmazia Teknologiako Katedraduna da, UPV/EHUko Arabako Campuseko errektoreordea.

Manuela Igartua Olaechea

prorector (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaIrura, 1970 (53/54 urte)
Herrialdea Gipuzkoa
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea 1998) Doktoretza : Farmazia
Jarduerak
Jarduerakunibertsitateko irakaslea eta farmazialaria
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea

Biografia aldatu

1993an Farmazian lizentziatu zen, Euskal Herriko Unibertsitateko Farmazia Fakultateko lehen promozioarekin; eta 1998an bere doktoretza lortu zuen Polimero biodegradagarrien mikroesferen aplikazioa peptido eta proteinen txertoen garapenean tesiarekin. EHU IGARTUA OLAECHEA, Manuela (1998) .. 2019tik, Farmaziako eta Farmazia Teknologiako katedraduna da Gasteizko Farmazia Fakultatean.[1]

Lan ibilbidea aldatu

Ikertzaile lana aldatu

Igartuaren ikerketa-ildoak mikro- eta nanokapsularatzea dira, produktu bioteknologikoak hainbat eremu terapeutikotan aplikatzeko: ehunen birsorkuntza, txertoen garapena eta nerbio-sistema zentraleko gaixotasunak. NanoBioCel ikerketa-talde kontsolidatuko partaidea da [2] eta IKD Irakasle Talde Egituratu gisa akreditatutako IdoFar hezkuntza-berrikuntzako talde espezializatuko kidea da.[3]

Ikerketa-egonaldiak egin ditu Astongo Unibertsitatean, Birminghamen eta Angerseko Unibertsitatean. Osasun eta Kontsumo Ministerioaren mendeko Ciber-BBN Bioingeniaritza, Biomaterialak eta Nanomedikuntza ikerketa-sareko kidea da 2007tik. UPV/EHUren ordezkaria izan da European Technology Platform on Nanomedicine – ETPN Association (2016-2018) delakoan.[4][5]

Farmazia fakultateko ardurak aldatu

Farmazia Fakultateko tutorizatutako praktiketako dekanordea izan da 2012 eta 2017 bitartean, eta fakultate horretako dekanoa 2017 eta 2021 bitartean. UPV/EHUko errektoretza-taldeko kide da, eta unibertsitate horretan lehen aldiz, 2011 urtetik aurrera, emakume batek lehen aldiz hartzen duen Arabako Campuseko errektoreordea da.[6][7]

Argitalpenak aldatu

  • 2022an Covid-19ren aurkako prebentzio-neurriek eragindako alterazio dermatologikoak, medikamentuei eta osasunari buruz jakin beharrekoa (Planeta Taldea), 77-93 orrialdeak
  • 2017an Nanotechnology based approaches for neurodegenerative disorders: Diagnosis and treatment, Drug and Gene Delivery to the Central Nervous System for Neuroprotection: Nanotechnological Advances (Springer International Publishing), or. 57-87
  • 2016an
  1. Nanotechnology approaches for skin wound eneration using drug-delivery systems, Nanobiomaterials in Soft Tissue Engineering: Applications of Nanobiomaterials (Elsevier Inc.), or. 55-31
  2. Nanotechnology-based drug-delivery systems releasing growth factors to the CNS: Focusing on neurodegenerative disorders Nanobiomaterials in Drug Delivery: Applications of Nanobiomaterials (Elsevier Inc.), or. 371-402
  3. Nanotherapeutic Platforms for Cancer Treatment: From Preclinical Development to Clinical Application Nanoarchitectonics for Smart Delivery and Drug Targeting (Elsevier Inc.), or. 813-869

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu