Manuel Teixeira Gomes

Manuel Teixeira Gomes (Portimão, 1860ko maiatzaren 27a - Bougie, Aljeria Frantsesa, 1941eko urriaren 18a) portugaldar politikari eta idazlea izan zen. Portugalgo 7. presidentea izan zen 1923tik 1925era.

Manuel Teixeira Gomes

7. Portugalgo presidentea

1923ko urriaren 6a - 1925eko abenduaren 11
António José de Almeida - Bernardino Machado
enbaxadore

Bizitza
JaiotzaPortimão1860ko maiatzaren 27a
Herrialdea Portugal
 Portugalgo Erresuma
HeriotzaBejaia1941eko urriaren 18a (81 urte)
Hezkuntza
HeziketaCoimbrako Unibertsitatea
Portoko Unibertsitatea
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, diplomazialaria eta idazlea
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Alderdi politikoaDemocratic Party (en) Itzuli

Find a Grave: 232355152 Edit the value on Wikidata

Gaztetan kulturarekiko interesa piztu zitzaion, eta Lisboako eta Portoko literatur zirkuluekin harremanetan jarri zen. Fruta esportatzeko enpresa familiarrean lan egin zuen eta Europa eta Ipar Afrikan bidaiatu ahal izan zuen.

Errepublikaren aldekoa izan zen eta 1911n enbaxadore izendatu zuten Londresen. 1918ko urtarrilean Portugalera itzuli zen eta Sidónio Pais diktadurak etxean atxilotzea ezarri zion. Diktaduraren erorketaren ondoren enbaxadore izendatu zuten Espainian (1919) eta berriro Londresen (1919-23). Portugalgo ordezkaritzako kide izan zen Parisko Bake Biltzarran.

1923an errepublikako presidente hautatu zuten. Bere agintaldian terrorismoari aurre egiten saiatu zen, eta erradikal eta militarren gutxienez lau matxinada zanpatu zituen. 1925ean dimisioa eman zuen eta bere borondatez erbesteratu zen Aljeria Frantsesan.

Lanak aldatu

Fikzioa:

  • Gente Singular (1909)
  • Novelas Eróticas (1934)
  • Regressos (1935)
  • Miscelânea (1937)
  • Maria Adelaide (1938)
  • Carnaval Literário (1939)

Antzezlana:

  • Sabina Freire (1905)

Gutunak:

  • Correspondência I e II (1960)

Kronika / memoriak:

  • Inventário de Junho (1899)
  • Cartas sem Moral Nenhuma, Del Devora al Smegma (1903)
  • Agosto Azul (1904)
  • Cartas a Columbano, De Los plamf e zoog (1932)
  • Londres Maravilhosa, Dos Fartado El Stink (1942)

Kanpo estekak aldatu