Manuel Pagola

idazle espainiarra

Manuel Pagola Aizpiri (Donostia, 1952) gipuzkoar zinema-kritikari eta kultura-eragilea Gipuzkoarra izan arren, Bizkaian garatu du gehienbat zinemari eta antzerkigintzari eskainitako ibilbide profesionala. Zinema-, dantza-, antzerki- eta telebista-kritika egin du, besteak beste Deia eta El Mundo del País Vasco egunkarietan, eta 1980tik 1985era Bilboko Zinema Labur eta Dokumental Jaialdiaren zuzendaria izan zen, baita Barakaldo Antzokiko zuzendari artistiko ere 1991tik 1995era bitartean. Azken urteotan Madrilen eta Bartzelonan dihardu musika- eta antzerki-ikuskarien eragile-lanetan. Liburu hauek argitaratu ditu: Nemesio Sobrevilla, peliculero bilbaíno (1981), Hablemos del cine vasco (1984), La historia de un arquitecto (1985), Cabello de ángel (1989) eta Bilbao y el Cine (1990).

Manuel Pagola
Bizitza
JaiotzaDonostia, 1952 (71/72 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta zinema-kritikaria

Erreferentziak aldatu