Manuel Carrión Danborenea

Donostiako ostalari eta politikari

Manuel Pascual Carrión Danborenea (1894-Donostia, 1934ko irailaren 10a) eskuin muturreko liderra eta hosteleroa, bilera batetik ateratzerakoan hil egin zuten.

Manuel Carrión Danborenea
Bizitza
Jaiotza1894
Herrialdea Euskal Herria
HeriotzaDonostia1934ko irailaren 10a (39/40 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakostalaria eta politikaria

Biografia aldatu

Donostiako Falangeko burua, Ezcurra hoteleko gerentea eta Gipuzkoako Ostalarien Elkarteko presidentea izan zen. Bere militantzia ezaguna zela eta, Carrionek behin baino gehiagotan izan zuen heriotza-mehatxua (batez ere Jose Antonio Primo de Rivera ezagutu zuen egunetik). 1934ko irailaren 9an, Gipuzkoako Falangearen probintzia-buruaren (Jose Manuel Aizpurua) estudiotik atera zen, Prim kalean, atentatu baten biktima izan zen. Bi egun lehenago Ondarreta hondartzan borrokaldi handiak izan ziren falangisten eta sozialisten artean. Tirokatuta, larri zauritu zuten eta hurrengo egunean, Nuestra Señora de las Mercedes klinikan hil egin zen.[1] Ramiro Maeztuk haren aldeko artikulua idatzi zuen.

Haren hilketaren erantzun gisa, irailaren 10ean, eskuin muturak Izquierda Republicana alderdiaren kidea zen Manuel Andrés Casaus kazetaria erail zuten. Andrésen hileta-elizkizunak garai haietako Donostian izandako masa-mugimendurik handiena izan zen. Milaka lagun atera ziren kalera bigarren hilketa hau salatzera. 1934ko Urriko Iraultza iristear zen, eta tentsio-giroa pil-pilean zen.[2]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu