Mandela efektu

gezurrezko oroitzapen kolektiboa

Interneteko kulturan Mandela efektua esaten zaio psikologian sasioroitzapen edo gezurrezko oroitzapen deitzen den efektuari, efektu hau kolektibitateetan antzematen denean. Psikologian Elizabeth Loftus eta beste hainbat psikologoren lanen ostean, frogatutzat eman da gizakiok benetan gertatu ez diren sasigertakizunak gogoratzen ditugula batzuetan. Batzuetan gezurrezko oroitzapen horiek kolektiboak izaten dira. 2013. urtean, jarraitzaile eta irakurle asko zituen Fiona Broome izeneko blogari batek Mandela Hegoafrikako kartzela batean hil zela gogoratzen zuela azaldu zuen publikoki, (harritu egin zen Mandelaren heriotza benetan nola gertatu zen jakin zuenena). Fiona Broome blogariaren irakurle askok ere berdin gogoratzen zutela ikusi zen. Handik aurrera askotan ikusi da gezurrezko oroitzapen batzuk kolektiboak izaten direla eta fenomeno Mandela efektua bezala ezagutzen da,

Kanpo estekak aldatu