Manapad (tamileraz: மணப்பாடு) hegoaldeko Indiako hiria da, Tamil Nadu estatuan kokatua. Tuticorinetik 60 kilometrora eta Thiruchendur-etik 18 km hegoaldera dago.

Manapad
மணப்பாடு
village in India (en) Itzuli
Administrazioa
Herrialdea India
EstatuaTamil Nadu
Geografia
Koordenatuak8°22′39″N 78°03′08″E / 8.3775°N 78.0522°E / 8.3775; 78.0522
Map
Demografia
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+05:30

Frantzisko Xabierkoa 1542an iritsi zen Manapadera aurrenekoz, Perla Arrantzaleen Kostaldean misiolari hasi zenean. Itsasertzeko haitzulo batean bizi izan zen, eta Kapitainaren Gurutze kaperan eman zuen meza; gurutze hori portugaldar nabigatzaile batzuek egin zuten 1540an, masta bat erabiliz, enbata latz batean onik atera ondoren. Leku horretan Gurutze Santuaren eliza eraiki zen 1581ean. Tradizioaren arabera, Kristoren gurutzearen erlikia bat gordetzen da tenpluan; milaka erromes bertaratzen dira irailaren 1etik 14ra irauten duen jaialdian[1].

Erreferentziak aldatu

  1. Miranada, Menny. History of the Holy Cross. manavai.com (Noiz kontsultatua: 2016-8-13).

Kanpo estekak aldatu