Maltako Ordena

Maltako Ordena Subirano Militarra» orritik birbideratua)

Jerusalemgo San Joan, Rodas eta Maltako Ordena Subirano Militar eta Ospitalarioa (italieraz: Sovrano Militare Ordine Ospedaliero di San Giovanni di Gerusalemme di Rodi e di Malta), ezagunagoa Maltako Ordena izenaz, ordena militar katolikoa da, XI. mendearen bukaera aldera sortu zena, Lur Santura erromes joaten ziren kristauak babesteko.[1]. Gaur egun, nazioarteko zuzenbidean, erakunde burujabetzat hartzen da eta lurraldez kanpotasun egoera du.[2]. 2000ko hamarkadaren hasieran, 13.500 kide, 80.000 boluntario eta 42.000 mediku, erizain eta laguntzaile zituen.[3] Erroman du egoitza nagusia.

Jerusalemgo San Joan, Rodas eta Maltako Ordena Subirano Militar eta Ospitalarioa
Sovrano Militare Ordine Ospedaliero di San Giovanni di Gerusalemme di Rodi e di Malta
Ereserkia: Ave Crux Alba (en) Itzuli
Goiburua: Tuitio Fidei et Obsequium Pauperum
(Fedearen defentsa eta txiroen laguntza)
Flag of the Order of St. John (various).svg
flag of the Sovereign Military Order of Malta (en) Itzuli
Coat of arms of the Sovereign Military Order of Malta (variant).svg
Coat of Arms of the Sovereign Military Order of Malta (en) Itzuli
Europe location VAT.png
Geografia
HiriburuaPalazzo Malta (Erroma)
41°54′19″N 12°28′50″E
KontinenteaEuropa
Administrazioa
Printze eta Maisu NagusiaGiacomo dalla Torre del Tempio di Sanguinetto
Harreman diplomatikoakWikidata logo.svg Ikusi mapa Wikidatan
Zeren kide
Demografia
Hizkuntza ofizialak
MonetaMaltese scudo (en) Itzuli
Historia
Sorrera data: 1961eko ekainaren 27a
Bestelako informazioa
Ordu eremua
orderofmalta.int

HistoriaAldatu

1050 aldean, Amalfiko merkatariek ospitale bat eraiki zuten Jerusalemen, Lur Santura joaten ziren erromes txiro eta gaixoak zaintzeko. Anaia Gerardo, ospitaleko nagusia, hartzen da Maltako Ordenako sortzailetzat. Lehenengo Gurutzadaren garaian (1096-1099), Europan eta Sirian zituen ongileek dirua eta lur sail asko harentzat eman zituztenean hartu zuen indarra, artean Anaia Gerardo buru zela. Horren ondoren buru egon zen Raimundo Proventzakoak idatzi zuen ordenaren erregela, XII. mendearen hasieran Aita Santuak onartu zuena. Erregela horrek hamarrenak ordaintzetik eta Aita Santua ez zen beste agintari guztien mendetik libre uzten zuen Maltako Ordena. Lur Santuak defenditzeko eginkizuna ezarri zien trukean[1].

Musulmanek Lur Santua berreskuratu zutenean, Ordena hasieran Rodasera (1310–1523) eta gero Maltara (1530–1798) joan zen, non burujabe bilakatu zen[4]. 1798. urtean, Napoleon Bonapartek uhartea okupatu zuenean, bere estatua amaitu zen. Hala ere, Ordenak bizirik iraun zuen. 1961ean Erromak estatutu berriak onartu zituen, eta gaur egun behartsuei eta gaixoei laguntzea da Ordenaren eginbehar nagusia[1]. Bere burujabetza onartzeaz gain, Nazio Batuen Erakundeak begirale estatusa eman dio Batzar Nagusian[5].

ErreferentziakAldatu

  1. a b c Malta. in: Lur Hiztegi Entziklopedikoa, Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentzia. euskara.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2016-06-06).
  2. Riley-Smith, Jonathan, The Atlas of the Crusades. Facts On File, Oxford (1991), 170
  3. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman adnkronos izeneko erreferentziarako
  4. Maltako Ordena. in: Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. euskara.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2016-06-06).
  5. Permanent Observer Mission of the Order of Malta to the United Nations in New York

Kanpo estekakAldatu