Maledetti (Maudits) Area jazz-fusio musika-taldearen bosgarren diskoa izan zen, 1976an argitaratua. Album kontzeptuala dela esan daiteke: XX. mendean, historia gordetzen duen banku imaginario batek XV. mendeko datuak galtzen ditu ("Evaporazione"), eta jendeak ahazten du nola gobernatu behar den mundua. Hipotesi berriak formulatzen dira orduan: boterea pertsona zaharrek izan behar dute ("Gerontocrazia", Artze anaiek laguntzen duten pieza), boterea emakumeek eduki behar dute ("SCUM", Valerie Solanasen SCUM manifestuaren testuarekin[oh 1]) eta boterea umeek eduki behar dute ("Giro, giro, tondo" eta "Caos (parte seconda)"). "Il Massacro di Brandeburgo numero tre in Sol Maggiore" Johann Sebastian Bachen Brandeburgoko kontzertuen zati bat da.

Maledetti (Maudits)
Arearen albuma
Egilea(k)Area
Argitaratze-data1976
Banatze bideamusika-streaming
Ezaugarriak
Genero artistikoajazz fusion (en) Itzuli eta Rock progresiboa
DiskoetxeaCramps Records
Deskribapena
Honen parte daArea's albums in chronological order (en) Itzuli

Spotify: 0moL8CCM0PmrnvVcPHnfPq Discogs: 2569 Allmusic: mw0000754673 Edit the value on Wikidata

Albumaren grabazioan Capiozzok eta Tavolazzik taldea tarte batez utzi zuten (nabaritzen da ez daudela "Diforisma Urbano", "Giro, giro, tondo" eta "Caos (parte seconda)" piezatan), baina hilabete batzuk beranduago itzuli ziren. Tarte honetan, euren parte hartzerik gabe, Milango Università Statalen Event '76 diska grabatu zuten. Disko honetan ere Tofani gitarra-jotzailea da azken aldiz.

CDan egindako berredizio gehienek bi estra dituzte: alde batetik Stratos, Tofani eta Fariselliri egindako elkarrizketa bat "Event '76" diskoaren ostean eta "Are(A)zione" dikoan zetorren L'internazionale (Internazionala) abestiaren bertsio bat. Albun honen tourretik bi diska egin ziren, taldea desagertu eta gero argitaratu zirenak: "Concerto Teatro Uomo" 1996an eta "Live in Torino 1977" 2005ean.

Abestiak aldatu

Hau da albumaren abesti zerrenda[1]:

A aldea aldatu

  1. "Evaporazione" – 1:45
  2. "Diforisma Urbano" – 6:18
  3. "Gerontocrazia" – 7:30
  4. "SCUM" – 6:30

B aldea aldatu

  1. "Il Massacro di Brandeburgo numero tre in Sol Maggiore" – 2:20
  2. "Giro, giro, tondo" – 5:55
  3. "Caos (parte seconda)" – 9:00

Musikariak aldatu

Musikari gonbidatuak aldatu

  • Eugenio Colombo - kazumba ("Evaporazione")
  • Hugh Bullen - baxua ("Diforisma Urbano" eta "Giro, giro tondo")
  • Walter Calloni - bateria ("Diforisma Urbano" eta "Giro, giro tondo")
  • Steve Lacy - soprano saxoa ("Gerontocrazia" eta "Caos (parte seconda)")
  • Anton Artze & Jose Artze - txalaparta ("Gerontocrazia")
  • Paul Litton - perkusioa ("Caos (parte seconda)")
  • Paolo Salvi - txeloa ("Il Massacro di Brandeburgo numero tre in Sol Maggiore")
  • Giorgio Garulli - kontrabasua ("Il Massacro di Brandeburgo numero tre in Sol Maggiore")
  • Umberto Benedetti Michelangeli - biolina ("Il Massacro di Brandeburgo numero tre in Sol Maggiore")
  • Armando Burattin - biola ("Il Massacro di Brandeburgo numero tre in Sol Maggiore")

Oharrak aldatu

  1. SCUM Society for Cutting Up Men esaldiaren akronimoa da.

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «Area (6) - Maledetti (Maudits)» Discogs (Noiz kontsultatua: 2021-01-18).

Kanpo estekak aldatu