Maku eskualdea

Maku eskualdea ( persieraz: شهرستان ماکو‎) Irango Mendebaldeko Azerbaijan probintziak dituen 17 eskualde edo xahrestān-etako bat. Herrialdeko ipar mendebaldeko muturrean kokatuta, Armenia, Azerbaijan eta Turkiako mugan dago. Hiriburua Maku da.[1]

Maku eskualdea
Mendebaldeko Azerbaijan probintziako eskualdea
Administrazioa
Estatua Iran
Geografia
Koordenatuak39°17′45″N 44°30′48″E / 39.2958°N 44.5132°E / 39.2958; 44.513239°17′45″N 44°30′48″E / 39.2958°N 44.5132°E / 39.2958; 44.5132
Maku eskualdea is located in Iran
Maku eskualdea
Maku eskualdea
Demografia
Biztanleria94.751 biztanle
Bestelako informazioa
Telefono aurrizkia

Maku eskualdeak mugakide ditu Nakhitxevan Azerbaijan Errepublika Autonomoko Xarur eta Sadarak eskualdeak ekialdean, eta Turkia Errepublikako Igdir eta Agri probintziak iparraldean eta mendebaldean, hurrenez hurren.

BiztanleriaAldatu

 
Mendebaldeko Azerbaijan probintzia, horiz Maku.

2006ko erroldaren arabera, eskualdean ( Poldaxt eta Xowt eskualde berriak osatze aldera banandutako lurraldeak barne) 174.578 biztanle ziren 39.765 familiatan; eskualde berrietakoak kenduta, 84.516 biztanle ziren 19.238 familiatan. [2]

Biztanle gehienak azeriar-turkiarrak dira eta azerbaijaneraz hitz egiten dute, hizkuntza ofiziala persiera den arren. Kurdu gutxi omen dago eskualde honetan.[3]

AdministrazioaAldatu

Maku xahrestān-a bi barrutitan (bakhx) banatzen da, bakoitzak bere hiriburua duela. [4] Ondoko taula honetan 2006ko datuak ditugu: [5]

Barrutiak Populazioa Hiriburua Populazioa
Erdialdekoa 64.174 Maku 41.865
Bazargan 20.342 Bazargan 9.047

Hirietatik aparte, 14 herri daude, 800 eta 4.000 biztanle artekoak.

KlimaAldatu

Tokiko estepako klima du. Urtean zehar ez du euri handirik botatzen. Köppen-Geiger klima-sailkapenaren arabera, BS klima du Makuk. Bataz besteko tenperatura 10.6ºkoa da, eta batez besteko euri kopurua 295 mm.[6]

 
Maku hiria

ErreferentziakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu

Zer ikus daiteke Makun?