Makaon (mitologia)
Makaon, Asklepioren semea zen, eta bere anaia Polidariorekin errege izan zen Tesaliako hiru hiritan.
Makaon (mitologia) | |
---|---|
Ezaugarriak | |
Sexua | gizonezkoa |
Ogibidea | medikua |
Familia | |
Aita | Asklepios |
Ama | Coronis (en) |
Ezkontidea(k) | Anticleia (en) |
Seme-alabak | Alexanor (en) , Nicomachus (en) , Gorgasus (en) , Polemocrates (en) eta Sphyrus (en) |
Anai-arrebak | Podalirius (en) , Higia, Panacea (en) , Iaso (en) , Aceso (en) , Egle eta Telesphorus (en) |
Botereak
aldatuZauriak sendatzeko dohaina zuen, baita larrienak ere. Dohain hau, bere aitagandik jaso zuen. Menelao sendatu zuen, Pandaroren gezi batek zauritu zuena, baita Filoktetes ere, Heraklesek, hamar urte lehenago eragin zion zauri odoltsu bat zuena.
Historia
aldatuHelenaren ezkongaietako bat zen, eta, beraz, Troiaren aurkako espedizioan parte hartu zuen. Hirian, Troiako Zaldiaren barnean sartu zen, eta Teleforen seme zen Euripiloren esku hil zen. Bere errautsak, Nestorrek eraman zituen Gereniako santutegi batetara, non, gaixoek, sendatzea bilatzen zuten.