Makabearrak (hebreeraz: מכבים edo מקבים‎, Maqabim; latinez: Machabi edo Machado; grezieraz: ΜακκαβαῖοιMakkabaioi) K.a. II. mendean Jerusalemen bizi eta judaismoaren eta helenismoaren arteko borrokan gidari izan zen familia judu bateko kideak izan ziren.[1]

Talde etniko infotaulaMakabear

MotaAskapen nazional eta gerrillari talde
PeriodoK.a. 167 -
Geografia
JatorriaJudea
EstatuaSeleukotar Inperioa

Makabearrek zuzendutako armada judu matxinoak Judea bereganatu zuen, garai haietan Seleukotar Inperioko probintzia bat besterik ez zena. Asmondar leinua eratu zuten, K.a. 164 eta K.a. 63 artean agintean egon zena. Judaismo berrezarri zuten, askotan fede-aldaketa behartuen bitartez, mugak zabaldu eta helenismoaren eragina gutxitu zuten. Haien garaipena gogoratzeko, egungo juduek Hanukkah ospatzen dute.[2]

Erreferentziak

aldatu
  1. Lur entziklopedietatik hartua.
  2. Urdang, Laurence; Donohue, Christine N.. (1985). Holidays and Anniversaries of the World. Detroit: Gale Research Company ISBN 0-8103-1546-7..

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.