Ireki menu nagusia

María Teresa "Maite" Esporrín Las Heras (Logroño, 1959ko apirilaren 12a) nafar politikari eta erizaina da. Nafarroako Alderdi Sozialistako partaidea. Gaur egun, Iruñeko Udaleko Talde sozialistaren bozeramailea da.

Maite Esporrín
Q62075964 Itzuli

1999-06-03 -
Bizitza
Izen osoa Maite Esporrín Lasheras
Jaiotza Logroño1959ko apirilaren  12a (60 urte)
Herrialdea  Nafarroa Garaia
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta erizaina
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Nafarroako Alderdi Sozialista

Logroñon jaio zen arren, Iruñean bizi da zortzi urteetatik. Haren gurasoak eta familia hiriburu nafarrekoa dira. Ezkondua dago eta seme bat eta alaba bat ditu. Erizaintzan diplomatua da eta 1980tik Nafarroako Unibertsitate Klinikan erradiologia zerbitzuan lan egiten du.

PSN-PSOEra afiliatu zen 1998an, eta udalbatza iruindarreko kidea izateko aukeratua izan zen 1999-2003 legegintzaldirako. Hurrengo hauteskundeetan errepikatu du.

Iruñeko PSNko hiriko batzarreko kidea izan da 2000. urtetik 2002ra. eta PSNko Exekutibako kidea da 2004az geroztik.