Maialen Araolaza

Fisioterapeuta eta ikertzailea

Maialen Araolaza Arrieta (Eibar, Gipuzkoa, 1978ko azaroaren 17a) fisioterapeuta, ikertzailea eta unibertsitateko irakaslea da.

Maialen Araolaza
Bizitza
JaiotzaEibar1978ko azaroaren 17a (45 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hezkuntza-mailadoktoretza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakfisioterapeuta eta ikertzailea
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea

Fisioterapeuta eta gorputz berreziketako hainbat metodotan aditua (Pilates, Anatomía para el movimiento, etab).

Biografia aldatu

Fisioterapeuta da ogibidez, goi mailako kirolariekin eskarmentu handia du, hala nola Blume egoitzan eta eskubaloi eta hockey espainiar selekzioekin, baita musika eta dantzan ere, Bartzelonako Liceoan edo Operación Triunfo telebista saioan aritu baita besteak beste.

Euskal dantza tradizionalaren praktikak zahartzaroan dituen onurak ikertu ditu unibertsitate irakasleak eta ikertzaileak EHUn defendatu berri duen doktore tesian. Bilbao Musikan dantza tradizionala irakasten duten Patxi Labordaren hainbat ikasleren jarraipena egin du, dantza egiteak haien funtzioetan zer nolako ondorioak dituen neurtuz.

Ikerketaren emaitzak 2020ko uztailaren 17an arrakastaz defendatu zituen "Dantza eta ibiltzearen arteko desberdintasun sentsoriomotore eta neuropsikologikoak adineko emakumeetan" izenburuko doktore tesian.[1]

Dantzan edo dantzak ikusten ere elikatzen da. Izan ere, osasuna eta dantza ederki uztartzen dira eta hori ikertu du Maialenek EHUko doktore tesian.

Lanak aldatu

Artikuluak: aldatu

  • Dantzako errendimendurako eta lesioen prebentziorako, luzaketak bai ala ez?[2]
  • Eutsi dantzan 06 hanketako ariketak.[3]
  • Euskal dantza onuragarria da zahartzaroan. Doktoretza tesia.[1]
  • Dantza eta ibiltzearen arteko desberdintasun funtzionalak adineko emakumeetan

Tallerak aldatu

https://eibarkore.com/taillarrak-talleres/[4]

Erreferentziak aldatu

  1. a b osadantzan. «Maialen Araolaza: "Euskal dantza onuragarria da zahartzaroan"» dantzan.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-13).
  2. maraolaza. «Dantzako errendimendurako eta lesioen prebentziorako, luzaketak bai ala ez?» dantzan.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-13).
  3. Eutsi dantzan 06 hanketako ariketak: Maialen Araolaza. (Noiz kontsultatua: 2021-01-13).
  4. Taillarak. 2020-02-17 (Noiz kontsultatua: 2021-02-28).

Kanpo estekak aldatu