Maia herria

Maia etniak» orritik birbideratua)

Maia herria Mesoamerikako zenbait talde etnolinguistikoren multzoa da, Mexiko hegoaldean eta Erdialdeko Amerikako iparraldean bizi diren amerindiarren hainbat taldek osatutakoa. Maia terminoa kultura eta hizkuntz alorreko ondare komuna partekatzen duten zenbait herri izendatzeko erabiltzen den izen kolektiboa da; hala ere, terminoaren baitan talde etniko, populazio eta gizarte mota asko daude sarturik, horietako bakoitzak tradizio, kultura eta nortasun historiko berezia duelarik.

Maiak

Bi emakume maia Chichicastenangon (Guatemala)
Biztanleak guztira
7 milioi inguru
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak
Guatemala, Mexiko, Belize, El Salvador eta Honduras
Hizkuntza
Maia hizkuntzak, espainiera, ingelesa, kreolera
Erlijioa
Kristautasuna (batez ere katolizismoa eta kasu batzuetan protestantismoa), maia erlijioa
Zerikusia duten beste giza taldeak

Kolon aurreko maia populazioa 8 milioi ingurukoa zen. XXI. mendearen hasieran 7 milioi daudela kalkulatu da, Guatemalan, Mexikoko hegoaldean eta Yucatán penintsulan, Belizen, El Salvadoren eta Hondurasko mendebaldean.[1] Zenbait maia estatu horietako gehiengoa osatzen duten mestizoen parte bihurtu dira, hispanizazio prozesuen ondorioz; beste batzuk bizimodu tradizionalagoa eta kulturalki bereziagoa daramate, sarritan maia hizkuntzak hitz eginez lehen hizkuntza gisa.

Erreferentziak aldatu

  1. Maya. intercontinentalcry.org (Noiz kontsultatua: 2017-10-20).

Kanpo estekak aldatu