Mai Meneses

abeslari espainiarra

Mai Meneses, jaiotza izenez María Isabel González-Meneses García-Valdecasas, (Madril, 1978ko urtarrilak 4 -) espainiar abeslari eta konpositorea da. Berak konposatu eta abesten ditu Nena Daconteren abesti guztiak eta gaur egun ere Nena Daconte izenarekin jarraitzen du bakarka musika munduan.

Mai Meneses

(2013)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaría Isabel González-Meneses García-Valdecasas
JaiotzaMadril1978ko urtarrilaren 4a (46 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaCEU San Pablo Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakabeslaria
Izengoitia(k)Mai Meneses
Genero artistikoapop musika
Musika instrumentuaahotsa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

nenadaconte.com.es
IMDB: nm1377526 Musicbrainz: ef5160f4-a06e-43c2-a4ab-633f037e2485 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Mai Meneses Madrilen jaio zen familia ugari batean, sei anai-arrebetatik txikiena izanik. Bere aita Kordobakoa da eta bere ama Almeriako. Aitaren lanagatik, haurtzaro gehientsuena hiri batetik bestera pasa zuen. Mai Zaragoza eta Jaenen izan zen, azkenik Madrilera bizitzera joan aurretik. Gaztetatik musika gustuko zuen eta bere anai-arreba zaharrenek etxean jartzen zuten musika entzuten zuen: The Beatles, The Who, Elvis Costello, Mecano, Nacha Pop, Los Secretos, Louis Armstrong eta Ella Fitzgerald.

15 urterekin bere abesti propioak konposatzen hasten da eta kantua, pianoa eta armonia ikasten hasten da Madrilen. Ikasketak tokiko pop rock banda bateko parte-hartzearekin bateratzen ditu eta lau abestiz osatutako lehenengo maketa grabatzen du Kirios estudio madrildarrean.

Denbora horretan bere abestiak eta artista ezagunen bertsioak jotzen hasten da Al’ Laboratorio edo Siroco bezalako pub txikietan eta konposatzen jarraitzen du. Garai horretan Idiota konposatzen du, urte batzuk geroago Nena Daconteren lehenengo arrakasta bilakatuko dena.

22 urterekin Zuzenbidean lizentziatzen da Madrilgo San Pablo CEU unibertsitatean eta antzerki musikaleko kurtso bat ikasten du Memoryn.

2001ean Cuevas de Almanzora (Almería) herrira bizitzera joaten da eta urtebete geroago Operación Triunfo musika-lehiaketaren bigarren edizioko castingera aurkezten da. Nahiz eta lehenengo kanporatua izan, Vuelve izeneko eta berak konposatutako singlea editatzeko aukera izan zuen.

Nena Daconte

aldatu

Bartzelonan kokatuta, ondorengo hiru urteak Madril eta Bartzelonako lokaletan berak konposatutako abestiak eta bertsioak jotzen pasatzen. Kontzertu hauetan Kim Fanlo gitarristarekin batera egongo da eta 2005ean elkarrekin lan egitea erabakitzen dute Nena Daconte sortzeko.

He perdido los zapatos (2006)

aldatu

Urte horretan, Nena Dacontek lehenengo diskoa autoeditatzea erabakitzen du, “He perdido los zapatos” izenekoa. 2006an Nena Daconte Universal Music Spain diskografikak fitxatzen du eta diskoa 2006ko5 martxoaren 27an salgai jartzen da[1]. Diskoaren musika eta letra Mai Menesesek konposatu ditu, aurreko urteetan idatzitako konposizioetan oinarrituz[2].

Diskoaren lehenengo single promozionala Idiota izan zen. Universal Music Spainen edizioan, "Idiota"ren remix bat ere dago, Carlos Jeanek produzitua eta Nueva Yorken remasterizatua.

 
Mai Meneses zuzenean. Bartzelona 2011

Bigarren singlea En qué estrella estará izan zen, Mai Menesesek konposatutakoa noski, eta Vuelta ciclista a España 2006ko abesti ofiziala bezala aukeratu zuten. Orduan, Nena Dacontek bideoklip bat grabatu zuen Hollywoodeko Antonio Banderas[3]. aktorearekin batera.

2006ko urrian En qué estrella estará Nena Daconteren lehenengo “número 1” bilakatzen da 40 Principales irratian[4].

Denbora gutxira, He perdido los zapatos Espainiako Urrezko Diskoa izan zen[5].

2006an ere eta He perdido los zapatos disko arrakastatsuari esker, Nena Dacontek Premio Ondas[6] saria irabazi zuen artista errebelazio bezala.

2007an Nena Dacontek He perdido los zapatos diskoaren luxuzko edizioa atera zuen eta bonus tracks bezala Engáñame a mí también eta Pierdo el tiempo abestien bertsio akustikoak eta Bob Dylanen (Manfred Manek ezagutarazitakoa) The mighty Quinn kanta.

Azken abesti hau 2007 ko Codorniú-ren iragarkirako11 aukeratu zuten. Diskoaz gain, DVD bat ere atera zuten bideoclip, erreportai, argazki eta elkarrizketa berriekin.

Retales de carnaval (2008)

aldatu
 
Mai zuzenean (2010)

Lehenengo disko arrakastatsuaren ondoren, Nena Dacontek 2008an bigarren diskoa kaleratzen du, Retales de carnaval. Konposaketa, melodia, nahiz abestien letra ere Mai Menesesen esku egon zen.

Tenía tanto que darte diskoaren lehenengo singlea izan zen eta los 40 Principales[7] zerrendako lehenengo postua lortu zuen urte horretan. Bideoa 5 milioi pertsona baino gehiagok ikusi dute YouTubeko[8] kanalean.

Tenía tanto que darteren arrakastaren ostean, bigarren singlea El Aleph[9] izan zen, 1949an Jorge Luis Borges[10] dramaturgo argentinarrak idatzitako obraren izenburuan inspiratuta.

El Aleph[11] bideoklipa Juan Antonio Bayonak (Lo imposibleren zuzendaria eta Goya saria 2008[12] El Orfanato pelikularengatik eta 2012[13] an Lo Imposible filmearengatik) zuzendu zuen eta Ciudad Meridianan (Bartzelona) grabatu zuten.

Hirugarren singlea Ay! Amor izan zen eta hortik gutxira Coti argentinarraren Malditas canciones diskoaren bigarren singlean, Perdóname [14] abestian kolaboratu zuen.

Urtean zehar Retales de carnaval Disco de Platino[15] bilakatu zen.

Una mosca en el cristal (2010)

aldatu
 
Mai Meneses (zuzenean Valentzian)

Una mosca en el cristal Nena Daconteren hirugarren diskoa da eta 2010. urtean Tequila taldeko kide izandako Alejo Stivelek produzitu[16] zuen. Mai Meneses Nena Daconte proiektuarekin aurrera jarraitzea erabaki zuenetik bakarkako lehenengo diskoa da[17].

Nena Daconte Los 40 Principalesera itzuli zen 2010eko urrian No te invité a dormir abestiarekin, hirugarren diskoko lehen singlea.[18] 2011ko otsailean bigarren singlea atera zen, Perdida.

Geroago, 2011ko irailean El halcón que vive en mi cabeza aurkezten da, David Ruanok Bartzelonan egindakoa. Diskoarentzat egindako azkeneko bideoa Son niños izan zen.

Denbora horretan ere, Nena Daconte Antonio Vegaren omenaldiko diskoan, El alpinista de los sueños, izenekoa, parte hartzen du, Tesoros izeneko abestia L.A. abeslari mallorcarrarekin interpretatuz.

2012an Nena Daconte La Fuga telesailaren Pero si tú no estás[19] soinu-bandari ahotsa eta musika jarri zion. Telesail horretan María Valverde eta Aitor Luna aktoreek parte hartu zuten.

2011n Airbag punk taldearekin kolaboratzen du, Manual de Montaña Rusa azken diskoko Trailer abestian.

2012ko irailean Mai Meneses Voces que pintan,[20] erakusketa solidarioan parte hartzen du pastelean berak margotutako, "La señora lápiz" izeneko obra emanez.

Sólo muerdo por ti (2013)

aldatu

2013ko otsailean[21] Nena Dacontek laugarren diskoa urtearen lehenengo seihilekoan kaleratuko dela iragartzen du. Sólo muerdo por ti izena izango du eta Sonoboxek produzitu du. Lehenengo singlea Disparé[22] izango dela aurreratu du.

Erreferentziak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mai Meneses  
  1. https://web.archive.org/web/20130315015846/http://www.los40.com/musica/album/he-perdido-los-zapatos/musica-album/1244336.aspx
  2. http://www.elepe.com/nena-daconte/he-perdido-los-zapatos/
  3. https://web.archive.org/web/20130815083837/http://www.los40.com/actualidad/noticias/nena-daconte-protagoniza-junto-a-antonio-banderas-el-spot-de-la-vuelta-2006/nota/1285880.aspx
  4. https://web.archive.org/web/20130815051901/http://www.los40.com/actualidad/noticias/nena-daconte-consigue-su-primer-numero-1-en-los-40-principales/nota/1286880.aspx
  5. https://web.archive.org/web/20130818093910/http://www.todomusicaymas.com/musica/discos_detalle.asp?Id=217
  6. http://www.elmundo.es/elmundo/2006/10/25/comunicacion/1161790414.html
  7. https://web.archive.org/web/20130814201529/http://www.los40.com/actualidad/noticias/todos-los-numeros-uno-de-los-40-a-la-venta/nota/1292904.aspx
  8. http://www.youtube.com/watch?v=8IzfnhVLuuE
  9. https://web.archive.org/web/20111012082417/http://www.textosenlinea.com.ar/borges/El%20aleph.pdf
  10. https://web.archive.org/web/20110808213405/http://www.me.gov.ar/efeme/jlborges/index.html
  11. https://web.archive.org/web/20091212043003/http://musica.terra.es/articulo/aleph-nena-daconte-j-bayona-5762.htm
  12. http://www.elmundo.es/especiales/2008/01/cultura/goya/nominados/bayona_juan_antonio.html
  13. http://www.lavanguardia.com/cine/20130218/54365493135/premios-goya-bayona-mejor-director-lo-imposible.html
  14. http://www.los40.com/videos/videoclips/coti-y-nena-daconte--perdoname/video/1300398.aspx
  15. http://www.elmundo.es/metropoli/2009/10/21/musica/1256124593.html
  16. https://web.archive.org/web/20130816020439/http://www.lavanguardia.com/cultura/noticias/20101123/54074769498/mai-meneses-asume-sola-y-fuerte-ante-el-vendaval-el-timon-de-nena-daconte.html
  17. https://web.archive.org/web/20130815064812/http://www.los40.com/actualidad/noticias/nena-daconte-se-separa/nota/1328151.aspx
  18. https://web.archive.org/web/20130814183641/http://www.los40.com/actualidad/noticias/por-que-no-te-invite-a-dormir-lo-nuevo-de-nena-daconte-protagonizara-del-40-al-1/nota/1339277.aspx
  19. https://web.archive.org/web/20130308050240/http://www.telecinco.es/lafuga/Nena-Daconte-interpreta-central-sonora_0_1344000058.html
  20. http://www.casamerica.es/exposiciones/voces-que-pintan
  21. https://web.archive.org/web/20130227121649/http://www.europafm.com/noticias/musica/lanzamientos/nuevo-disco-nena-daconte-llamara-solo-muerdo_2013022000110.html
  22. http://www.lahiguera.net/musicalia/notidesc.php?noticia=21541