Ireki menu nagusia

GeografiaAldatu

Ibai honek Vänern aintzira eta Kattegat itsasoaren arteko 44 metroko desnibela betetzen du eta hauetatik 32 Trollhättan urjauzietan jeisten ditu. 93 kilometrotako luzera dauka, baina Vänern aintzirara urak isurtzen dituen Klarälven ibaiaren jarraipena dela kontsideratuz Eskandinaviako ibai luzeena izango litzateke, 740 kilometroko luzera izango bait luke.

Ipar-ekialdetik zuzen hegoalderantz jotzen du ibilbidean. Bohus gotorlekuan bi adarretan banatzen da Göteborgen ahoa izan baino lehen.

ArriskuaAldatu

Ibaiaren inguruan luiziak izateko arrisku handia dago eta 15 luizi handiren erregistroak daude, aipagarrienak 1150, 1648, 1950, 1957 eta 1977an gertaturikoak. Azken honetan 67 etxe suntsitu zituen, 9 pertsona hil eta 600 etxerik gabe utziz. 5-6 minutu iraun zituen eta 27 hektarea estali zituen lurrak.

Göta ubideaAldatu

XIX mendean 614 kilometroko Göta ubidea eraiki zen Göteborg eta Itsaso Baltikoa lotu zituena, Suedia mendebaldetik ekialdera zeharkatuz. Mendebaldeko zatiak Göta ibaia hartzen du Göteborgetik Vänern aintzirararte.

IruditegiaAldatu

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Göta