Madrilgo Errege Postetxea
Errege Postetxea (gaztelaniaz Real Casa de Correos) Espainiako Madril hiriburuan dagoen eraikin bat da. Gaur egun Madrilgo Erkidegoko presidentziaren egoitza da.
Errege Postetxea | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Madrilgo Erkidegoa |
Udalerria | Madril |
Koordenatuak | 40°24′59″N 3°42′14″W / 40.416406°N 3.7038°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1760 |
Jabea | Madrilgo Erkidegoko Gobernua |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Hugo Hernández (en) Ventura Rodríguez |
Estiloa | Arkitektura neoklasikoa |
Kontaktua | |
Helbidea | Puerta del Sol, 7. 28013 Madrid |
Kokapena
aldatuErdialdea barrutian dago, Puerta del Sol plazan.
Historia
aldatu1760-1768 artean Jaime Marquet eta Ventura Rodríguez arkitektoek eraiki zuten.
Urtezahar gaua
aldatuUrtero legez, eraikin honetako erlojuak Espainia aldean urtezaharreko gauerdia eta urteberriaren hasiera ofiziala adierazten du, ondorioz ekitaldi hau espainiar telebista kateek zuzenean eman eta Puerta del Sol plaza bera ere jendez lepo egon ohi da.
-
Puerta del Sol plazako iturria eta Errege Postetxea.
-
Aurrealdea.
Ikus gainera
aldatuKanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Espainia |
- Madrilgo Errege Postetxea. Madrilgo Arkitektoen Eskola (Gaztelaniaz)
- Madrilgo Errege Postetxea. Monumentamadrid.es (Gaztelaniaz)