Madhabkunda ur-jauzia

Bangladeshko ur-jauzia

Madhabkunda ur-jauzia (bengaleraz: মাধবকুন্ড জলপ্রপাত) Bangladeshen dagoen ur-jauzi bat da. Herrialdeko turismogune garrantzitsua da eta alboan dagoen leizea hinduistentzako erromesgune ezaguna da[1].

Madhabkunda ur-jauzia
Motaur-jauzi
Geografia
Map
Koordenatuak24°38′21″N 92°13′16″E / 24.6392°N 92.2211°E / 24.6392; 92.2211

Ur-jauziaren inguruan Madhabkunda Eko parkea eratu zen 2001ean. 2 km2 inguruko azalera du[2]. Eskualde horretan Khasi leinua bizi da[3].

Deskribapena

aldatu

Patharia muinotik jaisten den Gangamara ibaiak egiten duen 49 metrotako jauzia da. Urak Hakaluki Haor padurara iristen dira ondoren[1]. Urtean zehar emaria mantentzen da eta montzoi garaian bigarren ur-jauzi bat sortzen da, nagusia baino txikiagoa. Montzoia indartsua denean ur-jauzi biek bat egiten dute.

Ur-jauziaren azpiko putzua gero eta sakonagoa da urak erortzerakoan eragiten duen higaduraren ondorioz[1].

Historia

aldatu

Gour erresumako Govardhan erregea 1335ean ehizara atera zen eta Madhaveshwar monjea aurkitu zuen meditazioa egiten. Hark Ganga jainkosarekin elkartzea desioa zuela esan zion eta horretarako putzuan murgildu behar zela. Erregeak monjea putzuan sartu zuen eta ahots jainkotiar batek "Madhav Madhav Madhav" esan zuen, eta horrela Madhabkunda izena jaso zuen ur-jauziak[4].

Iruditegia

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c «মাধবকুণ্ড জলপ্রপাত» www.kalerkantho.com 2023-04 (Noiz kontsultatua: 2024-07-23).
  2. (Ingelesez) «Explore Madhabkunda Eco Park, Moulvibazar» www.touristplaces.com.bd (Noiz kontsultatua: 2024-07-23).
  3. «MSN» www.msn.com (Noiz kontsultatua: 2024-07-23).
  4. «Madhabkunda Waterfall: A Comprehensive Travel Guide» unb.com.bd (Noiz kontsultatua: 2024-07-23).

Kanpo estekak

aldatu