Made in Dagenham
Made in Dagenham (euskaraz Dagenhamen Egina) 2010eko Nigel Cole britainiar zinema zuzendariaren drama sozial filma bat da. Sally Hawkins, Bob Hoskins, Miranda Richardson, Geraldine James, Rosamund Pike, Andrea Riseborough, Jaime Winstone, Daniel Mays eta Richard Schiff aktoreek antzeztu zuten.
Filma honetan Londres hirian 1968ko Dagenhameko greban jazotako gertakariak kontatzen dira.
Argumentua
aldatuLondres hirian dagoen Ford autogintza etxeko Dagenhameko lantegian Rita O'Grady (fikziozko pertsonaia, Sally Hawkins) langileak sexu diskriminazioaren aurkako 1968ko Dagenhameko grebaren buru izan zen, honetan emakume langileek gizon langileek egiten zuten lan berbera egiteagatik soldata berbera kobratzea eskatu zelarik, ordura arte gizonezkoak gizon izateagatik soilik gehiago kobratzen baitzuten maiz bikoitza ere bai. Grebak arrakasta izan zuen eta ondorioz Erresuma Batuan 1970an Ordainketa Berdintasun akta onartu zen, ordutik aurrera bai emakume zein gizonekoek lan berdina egiteagatik soldata berdina kobratzen dutelarik.
Aktoreak
aldatu- Sally Hawkins: Rita O'Grady
- Bob Hoskins: Albert
- Miranda Richardson: Barbara Castle, Erresuma Batuko Enplegu Idazkaria
- Geraldine James: Connie
- Rosamund Pike: Lisa
- Andrea Riseborough: Brenda
- Jaime Winstone: Sandra
- Daniel Mays: Eddie O'Grady
- Richard Schiff: Robert Tooley
- Lorraine Stanley: Monica
- Nicola Duffett: Eileen
- Matthew Aubery: Brian
- Roger Lloyd-Pack: George
- Phil Cornwell: Dave
- Karen Seacombe: Marge
- Thomas Arnold: Martin
- Sian Scott: Sharon O'Grady
- Robbie Kay: Graham O'Grady
- Andrew Lincoln: Clarke jauna
- Joseph Mawle: Gordon
- Kenneth Cranham: Monty Taylor
- Marcus Hutton: Grant
- Rupert Graves: Peter Hopkins
- Frank Baker: Frank
- Philip Perry: Arthur Horovitz
- Peter-Hugo Daly: Bartholomew
- Simon Armstrong: Rogers
- Matilda Cole: Emily
- Romy Taylor: Rosie
- Danny Huston: lantegiko estatubatuar nagusia (ahotsa bakarrik)
- Mitchell Mullen: Kronnfeld
- John Sessions: Harold Wilson, Erresuma Batuko Lehen Ministroa
- Matt King: Trevor Innes