Madama Lucrezia (euskaraz: «Lucrezia anderea») Erromako kaleetan nahiko hondatuta ikus daitekeen eskultura erraldoia da. Haren ingurua kondaira ugari sortu dira eta Erromako estatua hiztunetako bat da, bakarra emakume bat irudikatzen duena. Antzinako Erromako eskultura baten zatia da.[1]

Madama Lucrezia
Jatorria
Honen izena daramaLucrezia d'Alagno (en) Itzuli
Ezaugarriak
Materiala(k)haitzurdina
Dimentsioak300 (altuera) cm
Genero artistikoaErromako estatua hiztunak
Kokapena
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Lazio
Italiako hiri metropolitarraErromako hiri metropolitarra
Italiako udalerriRoma Capitale
Koordenatuak41°53′45″N 12°28′54″E / 41.8958°N 12.4817°E / 41.8958; 12.4817
Map
Madama Lucrezia eskultura.

Historia aldatu

Eskulturan irudikatutako emakumea zein den ez da erraza jakitea. Hipotesi ugari daude. Zabalduena Isis jainkosaren edo haren apaiseme baten errepresentazioa dela esaten du zeren eta bular gainean erakusten duen korapiloa jaikosa horren kultoaren ezaugarria baitzen.

Bustoa Alfontso II.a Napolikoaren amorantea zen Lucrezia d’Alagnok egindako donazio bat izan zen; hori gertatu zen Alfontso II.a hil ondoren: haren ondorengoa ez zen Lucreziaren oso laguna eta emakumea Erromara erretiratu zen gaur egun estatua dagoen ingurua bizitzeko. Hipotesi honen alde beste datu bat dago: XV. mendean Madama hitza ez da ohikoa Erroman, Napolin baizik.

Ezaugarriak aldatu

Busto handia da, hiru metrokoa. Gaur egun azpioinarri baten gainean jarrita dago.

Kokapena aldatu

Erromako Palazzo Venezia eta San Marko eliza artean dago, San Marko plazan.

Estatua hiztunak aldatu

Erroma hirian, anonimotasunez, iritzi politikoei bidea emateko aukera izan zen estatua horiena. Ohitura XVI. mendean hasi zen eta hauxe zen oinarria: jendeak kritikako poemak edo esaldiak idazten zituzten eta eskultura publikoetan itsasten edo zintzilikatzen zituzten. Ohitura gaur egun oraindik gordetzen da.[2]

Beste estatua hiztunak aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu