Il Facchino (euskaraz: «Atezaina») Erromako kaleetan nahiko hondatuta ikus daitekeen eskultura da. Haren ingurua kondaira ugari sortu dira eta Erromako estatua hiztunetako bat da. 1590 inguruan egin zen, ziur asko Jacopino del Conteren diseinu batean oinarrituta.[1]

Il Facchino
Jatorria
Sorrera-urtea1580 (egutegi gregorianoa)
Ezaugarriak
Materiala(k)haitzurdina
Genero artistikoaErromako estatua hiztunak
Kokapena
Koordenatuak41°53′54″N 12°28′53″E / 41.898303°N 12.481378°E / 41.898303; 12.481378
Map
Fontanella del Facchino.

Ezaugarriak aldatu

Estatua txikia da. Upel bat eusten duen gizon zahar irudikatzen du. Ziur asko urketari bat zen baina auzotarrek pertsonalitate desberdinak eman dizkiote, esaterako Lutero zela edota Abbondo Rizzio, inguruko atezain bat, upel bat zeramanean hil zena.

Beste estatua hiztunen moduan, Il Faccino ere mezu anonimoak eta satirikoak zintzilikatzeko erabili izan da.[2]

Kokapena aldatu

Hasiera batean Via del Corson zegoen baina gero Fontanella del Facchino jarri zuten, Erromako Banketxearen ondoan.

Estatua hiztunak aldatu

Erroma hirian, anonimotasunez, iritzi politikoei bidea emateko aukera izan zen estatua horiena. Ohitura XVI. mendean hasi zen eta hauxe zen oinarria: jendeak kritikako poemak edo esaldiak idazten zituzten eta eskultura publikoetan itsasten edo zintzilikatzen zituzten. Ohitura gaur egun oraindik gordetzen da.[3]

Beste estatua hiztunak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. https://www.atlasobscura.com/places/il-facchino
  2. Rendina, C., "Pasquino statua parlante”, ROMA ieri, oggi, domani, n. 20 – febbraio 1990
  3. http://www.romeartlover.it/Talking.html

Kanpo estekak aldatu